Challenge Gipuzkoa 2017 amaierako festa, Herrera KEan

cubiertos Aurten ere, Challenge Gipuzkoako antolatzailea den Gabriel Vieirok dortsal bakardun korrikalariak eta laguntzaileak (+lagun 1) gonbidatzen ditu XV Challenge Gipuzkoa 2017ko amaierako festara. Berau datorren azaroak 23an 19:15etatik aurrera ospatuko da (gutxi gora behera, ahal denean hasiko da) Herrera KEren egoitzan. Etorriko zaretenok konfirmatzea eskertuko da.

Ez galdu!

Sailkapen orokorra eguneratzen

Denboraldiaren hasieran sailkapen-sistema berria estreinatuko genuela esan genuen, parte-hartzeari eta egiazko hobekuntzari garrantzia handiagoa emanez, baina denbora-faltagatik ez da behar bezala eguneratu, eta horregatik barkamena eskatzen dugu. Eguneratu berri dugu, eta lehen postua Marcos Arriarán dugu (iaz bigarrena izan zena) 605 punturekin, bigarren postuan Pedro Seco (iaz hamaikagarrena izan zena) 396 punturekin, eta hirugarren postuan Montse Garmendia (iaz Sailkapen Orokorraren garaile izan zena)  387 punturekin.

Arren eskatzen dizuegu zuen puntuaketa gainbegiratzea eta edozein akats jakinaraztea.