Pasaiako VIII Mendi Lasterketa: zozketa Laister-en 35. urteurrenarengatik

laister Dagoeneko jakingo duzuenez, datorren apirilak 11an Trintxerpe AKaren mendi-lasterketaren VIII edizioa ospatuko da. Iaz 23 emakumeek hartu zuten parte, eta guztiek XS markako kamiseta eta Laisteren galtzerdiak jaso zituzten opari. Aurten emakumeei berdina eskaini ahal izatea espero dugu, eta dendaren 35. urteurrena denez, helmugara 120 korrikalari iristen badira (gehienezko kopurua 150 izanik), korrikalari guztien artean 3 edo 4 zapatila-pare zozketatuko dira, Laister Kirolak oparituak.