Pasaia eta Egiako lasterketak gertu

pasaia-mendi-lasterketa-ibilbidea Astebete zehatza geratzen da Pasaiako Mendi Lasterketarako, eta bi aste zehatz Egiako Sudur Krosserako, Challenge-aren egutegian bi hitzordu garrantzitsu.

Pasaikoa, seguruenik zirkuituaren lasterketarik gogorrena izateagatik, distantziarengatik, 10 Km.ren muga gainditzen duen bakarra baita (guztira 13,5 Km.). Luzera horrekin ia bikoizten du bigarren lasterketa luzeena dena, Astigarragakoa, 7,3 Km.koa. Gainera ez dezagun ahaztu aurten zozketa garrantzitsuak izan ditzakegula partehartzaileen artean.

20120414_SudurKrosaMapa Egiakoa, jai-giro handienetako lasterketa izateagatik, baita parte-hartzaileen kopuruarengatik. Egiako auzoak korrikalarien bihotzetan sartzea lortu du , Porrontxoekin batera egutegiko lasterketarik katxondoenetako bat antolatuaz, mozorro-lehiaketa antolatzea bezalako detaileengatik, edo sari-banaketa Sudurrina Panotxeb bezalako xelebridade baten eskutik burutzea.

Bakoitza bere nortasunarekin, eta frogaren gogortasuna edo parte-hartze altuaz gain, bi lasterketa eder dira, ibilbide paregabeekin, korrika egitea pena merezi duten toki berdeak zeharkatzen dituztenak. Ibaetako Krossean indartsu hasi bazineten, edo egutegia ederki hasteko aukera bilatzen baduzue, ezin dituzue bi lasterketa hauek galdu.