Pedro itzuli da, Laister-en izena eman dezakegu berriro

LAISTER3 Berri onak, Pedro sendatua dago iada, eta Laister berriro irekiko da! Orain dela hilabete t’erdi jakin genuen Pedrok, Laister Kirolak-en jabeak, istripua izan zuela, eta honek denda ixtera behartzen ziola. Animatzeko asmoarekin, Ibaetako lasterketara Laister-en kamiseta batekin joatea eskatu genizuen, eta han egon zen Pedro, oraindik bajan, lasterketa lagunduz. Atzo albiste bikain batekin topatu ginen Facebook-en: Pedrok berak iragarri zuen bihar Laister berriro irekiko dela. Beraz badakizue, oraindik Pasaiako lasterketan edo Sudur Krosean izena eman ez duzuenok, gerturatu zaitezte izena ematera, eta bidebatez Pedrori ongietorria ematera.