Challenge-en partehartzearen eboluzioa 2010etik

evolutionKorrika egitea modan da, horregatik iada ez da “korrika egitea” deitzen, running baizik, eta egunez egun lasterketa berriak sortzen dira, ibilbide ikusgarri eta babesle zaratatsuekin, banatu beharreko pastela bihurtu den horretan erabiltzaile-kuota biltzen saiatzen direnak. Azkenaldian korrikalariok jakin izan dugu oin bat eta ondoren bestea jartzea bezain sinplea den zerbait, orain merkatua dela. Lasterketa jendetsuekin, antzaz mugarik gabeko publizitate-aurrekontua dutenak, Challenge Gipuzkoako egutegia osatzen duten auzoko lasterketa umilak bezalakoek geroz eta zailago dute irteera puntuan pertsona talde duin bat biltzea. Ironikoa da, geroz eta jende gehiago dago korrika egitera zaletua, eta hala ere antolatzaileentzako geroz eta zailagoa da babesleak lortu eta lasterketa herrikoi bat aurrera ateratzea.

Oso baliabide mugatuekin, Challenge-ek ezer gutxi egin dezake egutegiko lasterketarik ikusgarrienekin leiatzeko: umiltasunarekin lasterketa-sorta eskaini, urtetan bihotzez eta kirolarenganako grinaz antolatutakoak, besterik ez. Ez dugu gure buruari gezurra esateko asmorik, moda berriak nola eragingo digun kezkatzen gaitu. Behintzat arduratzen gaitu pentsatzeak adi egoten ez bagara, hurrengo lasterketan ez dela jende nahikoa egongo tropela osatzeko, jende guztia Kontxatik paseatzen ibiliko delako, elastikoak eta korrikarako zapatilak jantzita, bularrean dortsal koloretsua daramatelarik.

Kezka honek Challenge Gipuzkoaren azken urtetako zenbakiak errebisatzera eraman gaitu, nora goazen ikusteko, eta Challenge luzerako dugun edo ez aztertzeko. Zenbaki bat hemen, bestea han, guztia koloretsua jartzen dugu ondo ulertzeko kontuak egiten ibili gabe… eta honakoa atera zaigu:Ezkerreko grafikoak 2010 eta 2014 urte bitartean gaur egun Challenge Gipuzkoaren parte diren lasterketek izan dituzten partehartzaileak jasotzen ditu. Aurten iada ospatu direnetan, 2015eko datua ere agertzen da. Ez dugu kontutan hartu gaur egun egutegiaren parte ez diren lasterketatan izandako partehartzea, nahiz eta 2010 eta 2015 bitarteko momenturen batean egutegiaren parte izan, desagertutako Altzako Herri Bira eta Bidebietako Txanpontxo Krossa bezala. Erraz ikusiko duzuen bezala, lasterketa gehienek 100 partehartzaile baino gutxiago izan dituzte, baten batek puntualki kopuru hori gainditu izan du, eta bakar bat mantendu da hasieratik kopuru horren gainetik. Honek lasterketa-bilduma honen tamaina erakusten du.

Eskubiko grafikoan partehartzaileen kopuru pilatua erakusten da, hau da, urtero Challenge Gipuzkoan parte hartu duten korrikalarien kopuru osoa, gaur egun egutegia osatzen duten lasterketa guztien partehartzaileak gehituak. Eta hemen lehenengo datu positiboa dugu: 2011ko irristada salbu, 2010etik korrikalarien kopuruak igo besterik ez du egin, modu apalean izan bada ere, eta partehartzaileen kopurua 900en gainetik egonkortu dela dirudi, lasterketa bakoitzeko 75 korrikalarien batazbestea mantenduz, 2010ean baino 10 gehiago. Beraz lehenengo diagnosia ona da: antza denez running-aren modak ez du Challenge Gipuzkoa kaltetu.

Baina lasterketa bakoitzaren grafikoa banatzen badugu partehartzearen eboluzioa separatuki aztertzeko, ikusiko dugu bakoitzak bere garapen propioa izan duela:

Garapena nabarmenki positiboa izan duten lasterketak

Lehenik zalantzarik gabe osasun ona duten lasterketak ditugu, Egiako Sudur Krosa, Loiolako Jaietako Krossa, Porrontxo Jaietako Krossa eta Pasaiako Mendi Lasterketa. Argi da lan ona ari direla egiten partehartze-maila hauek izateko.

Sudur Krosa

Egutegi osoan osasunik sendoena duen lasterketa da. 100 korrikalari baino apur bat gehiago izan zituen bere lehenengo urtean, eta hortik ez jaisteaz gain, BIKOITZEAN sendotzera iritsi da, 200 korrikalari baino gehiago. Sudur Krosaren arrakasta zalantzarik gabekoa da. 2015eko edizioan euriak partehartzaile asko atzera bota zituen, eta 181ekin konformatu behar izan zen, egutegiko beste edozein frogaren kopuruen gainetik dagoena. 2016an antolatzailearentzako erreleboa aurkitzen badute, Sudur Krosak asko du esateko.

estadisticas-loiolaLoiola

Loiolan lana poliki eta txukun egitea gustatzen zaie, horregatik bost urte jarraian daramate izen-emateen gorakada moderatuarekin. Iraupen-lasterketen korrikalari on batek bezala, Loiolan abiadura pixkanaka igotzen doaz, gelditu gabe. Ea aurten apur bat gehiago estutzea posible den.

estadisticas-porrontxoPorrontxo

2011ko irristada ahaztuta, hiru urte jarraietan zehar nabarmenki gorakorra den lerroa ikusten dugu. Zalantzarik ez dago lasterketa arrasalde-gauez antolatzearen erabakia egokia izan zela, goizez lortzea zaila den jai-giroa erraztu baitzuen. Argi dago Egiako lasterketak osasuntsu daudela.

Pasaiako Mendi Lasterketa

Irudian ikusi dezakezuenez, 2011ko partehartze-daturik ez dugu, urte horretan ez baitzen antolatu. Lasterketa honen jaiotzan asmoa zen bost urtetan behin antolatzea, Trintxerpe Klub Atletikoaren sorreraren (1980) urteurrenarengatik, baina 2012tik aurrera urtero ospatzea erabaki zen, Challenge Gipuzkoako lasterketen egutegia indartzeko. 2013an partehartzea jaitsi zen, baina 2014an partehartzaileen gorakada nabarmena jasan zuen, 100 korrikalarietara gerturatuz. Ez zen ameskeria izan: aurten, 2015ean, partehartzaileen kopuruak gora egin zuen berriro, izen-emateak 140era eta helmugaratzeak 115era iritsiz.

Garapen ona izan duten lasterketak, irristadak salbu

Bigarren multzoan orokorrean garapen ona erakutsi duten lasterketak ditugu, baina duela gutxi irristadaren bat izan dutenak, adi mantentzea eskatzen diguna. Hauek ditugu Herrerako Jaietako Krossa, Astigarragako Jaietako Krossa eta Jolastokietako Jaietako Krossa.

estadisticas-herreraHerrera

Luntx onena duen lasterketak gorakako progresio geldiezina zeraman… baina 2014an jaitsi zen, emaitzarik altuenetik bigarren emaitza bajuenera eroriaz. Agian asteburua beste lasterketekin partekatzeak kalte egin zio. Irristada hau salbuespena izatea espero dugu, eta ez joera.

estadisticas-astigarragaAstigarraga

Lasterketa honek irristada 2013an jasan zuen, baina 2014an ia aurreko urtean galdutako guztia berreskuratu zuen, partehartze-mailarik altuena berdintzetik gertu geratuaz. Ikusiko dugu nola doakion 2015ean.

estadisticas-jolastokietaJolastokieta

Ez dauzkagu Jolastokietako 2010eko partehartzearen datuak, beraz, 2011tik abiatzen gara, gorakako joerarekin, azken urtean gogor erori egin dena, Herrerari gertatu zitzaion bezala. Ikusiko dugu zer gertatzen den 2015ean.

Batazbeste egonkorra duten lasterketak

Hirugarren taldean nahiko batazbeste egonkorra duten lasterketak ditugu, nahiz eta gorabeherak izan. Hemen Ibaetako Jaietako Krossa eta Adunako Kross Herrikoia sartzen ditugu.

estadisticas-ibaetaIbaeta

Nahiko garapen irregularra somatzen da, baina batazbestetik gehiegi urrundu gabe, 60 korrikalarien inguruan. Alde txarra da aurtengo edizioan partehartzea bajuena izan dela 2010etik. Goiz da joera negatibo batetaz hitz egiteko.

estadisticas-adunaAduna

Adunaren garapena Ibaetarenaren oso antzekoa da, apur bat irregularra, baina gorabeherea gehiegirik gabe, beti batazbeste nahiko egonkor baten inguruan. Ea 2015 Adunarentzat ez den irristadaren urtean, Ibaetari gertatu zaion bezala.

Garapen negatiboa duten lasterketak

Azken multzoan azkenaldian garapena nabarmenki negatiboa izan duten lasterketak sartuko ditugu:  Trintxerpe, Faro de la Plata Igoera, eta bereziki Martuteneko Jaietako Krossa. Beharbada euren beherakadaren zergatien inguruan hausnarketa geldoa egin beharko dugu, eta konponbideak berandu baino lehen bilatzen saiatu. Hilabete batzuk ditugu aurrez lasterketa hauei indarra nola eman pentsatzeko.

estadisticas-trintxerpeTrintxerpe

Lasterketa honek irristada bortitza jasan zuen 2011n, 2012an neurri batean berreskuratua zela zirudien, eta ordutik partehartzaileak galtzen joan da pixkanaka.

estadisticas-farodelaplataFaro de la Plata

Lasterketa honoen partehartzea 2010etik erdira jaitsi da, 2013an berreskuratzen ari zela zirudien arren.

estadisticas-martuteneMartutene

Egoera txarra modurik nabarmenean erakusten duen lasterketa da: 2011n apur bat igo ondoren, hurrengo urteetan etengabe erortzen doa.

Diagnosia

Kopuru orokorrek Challenge Gipuzkoa urgainean duintasunez mantentzen dela adierazten badute ere,lasterketa bakoitza bere aldetik aztertuta oso diagnosi ezberdinetara iristen gara batzuentzako eta besteentzako. Challenge Gipuzkoa luzerako dugula ondorioztatu dezakegu, baina estualdia igarotzen ari diren zenbait lasterketek Challenge Gipuzkoako parte izan diren beste lasterketa batzuei gertatutakoa pairatzea nahi ez badugu, Altzako Herri Bira edo Bidebietako Txanpontxo Krossa esaterako, hauei indar berriak ematean jarri behar dugu arreta, galdutako kemena berreskuratu dezaten..