Challenge Gipuzkoak behar zaitu

iwu Irakurtzen duzun bezala, Challenge Gipuzkoak behar zaitu, arrazoi erraz batengatik: zu gabe ez da ezer. Lasterketa herrikoien multzo hau existitzen da eskuzabaltasunez euren denbora lasterketak antolatzera dedikatzen duten pertsona anonimoei esker, kirola eta besteokin jaia konpartitzea maite dutelako. Gainera existitzen dira antolatzaileei inoiz ez zaielako falta bolondresen laguntza lasterketa batek behar bezala funtzionatzeko behar dituen zereginetarako. Baina hau ez da nahikoa, lasterketa apalenek ere kostu ekonomikoa dutelako, izen-ematearen prezioarekin kubritzen ez dena, eta ezin izango litzatekeena asumitu babesle eta laguntzailerik gabe. Noski, honek guztiak ez luke zentzurik izango korrikalaririk gabe.

Lasterketa bat aurrera eramateko beharrezkoa den jende hau guztia zure bizilagunak dira, zure lankideak, autobusean edo okindegian topatzen duzun jendea. Ez dira aparteko jendea, ZU BEZALAKOAK dira. Haiek gabe, zu gabe, Challenge Gipuzkoa ez da existitzen.

Lasterketa baten antolaketan partehartzea gustatuko litzaizuke?

Bikain, oraingo antolatzaileei laguntza ondo etorriko zaie, eta kasuren batean, baita erreleboa ere. Jarri zaitez kontaktuan zure auzoko lasterketaren antolatzailearekin, edo atseginena duzunarenarekin, zalantzarik gabe zure borondate ona eskertuko du.

Laguntzea besterik ez zenuke nahi?

Oso ondo, jarri kontaktuan lasterketaren antolatzailearekin, eta berak esango dizu zein lanetarako behar den laguntza. Adibidez, Challenge Gipuzkoari buruz zure gustokoena den sare sozialean hitz egitea laguntza garrantzitsua da.

Saltoki bat duzu eta Challenge Gipuzkoaren kostuen parte bat kubritzen lagundu nahi zenuke?

Bihotzez eskertzen dizugu, jarri kontaktuan gustokoen duzun lasterketaren antolatzailearekin. Noski, ez dugu ahaztuko publikoki zure laguntza eskertzea.

Challenge Gipuzkoaren lasterketaren batean edo batzuetan parte hartu nahi duzu?

Oso erraza duzu: izena eman!