Astigarraga eta Trintxerpeko argazkiak

2015-07-18-Astigarraga-01Argazkilari on baten falta, Astigarragako lasterketaren irabazleen argazki soltea argitaratu dugu, saria jasotzeko momentukoa, lasterketaren irudiren bat ezin eskaintzeaz goibel. Baina goibeltasuna alaitasun bilakatu da, ikusi dugunean OgiBerri Azkuene Triatloi Taldeak (OBATT) bere Facebook-eko orrian lasterketa honen hainbat argazki argitaratu dituela, eta baita Trintxerpekoak ere. Ez dira bakarrak izan, ekarpenak egin dituzte ere  Ander Jakak eta Igor Fuentesek. Ikusi nahi dituzue?

Astigarragan, irteera eman baino lehen, OBATTen euren buruei galdetzen zieten galernarekin korrituko ote genuen:


Lasterketaren argazkietan krossa “polita” hitzarekin deskribatzen zuten, eta euren kideen posizioak komentatzen zituzten, “Ana Cruz Oyarzabal bigarrena izan da Lourdes Colomo bikainaren atzetik”, “Edurne Jauregi, bosgarren”:

Trintxerpen ez zuten galdu lasterketaren aurreko giroa jasotzeko aukera:

Lasterketari dagokionez, bere gogortasuna azpimarratzen dute, nahiz eta oso luzea ez izan, eta emakumeen podiuma guztiz bereganatu izanagatik zoriontzen dute euren burua: “Ana Cruz Oyarzabal irabazle, Edurne Jauregi bigarren eta Inmaculada Cruz Oyarzabal hirugarren”, egun arteko emaitzik onena suposatzen diena:

Eta podioa disfrutatzen, lagun askoren artean:

Bere partez Anderrek irabazleen argazkiak utzi zizkigun Facebooken zintzilikatu ahal izateko:

Igor Fuentesek ez zuen galdu Imanol Etxebeste zoriontzeko aukera, aurten ere Trintxerpe AKko lehen sailkatua izateagatik:

2015-07-19-Trintxerpe-IFE-Imanol-EtxebesteBihotz-bihotzez eskertzen dizuegu lasterketa hauen irudiak zabaltzen laguntzea. Argazki gehiago badituzue, hauetako edozein bidetatik helarazi diezagukezue:

  • Hemen bertan iruzkina idatziaz
  • Facebook bitartez idatziz
  • Twitter bitartez idatziz
  • Posta elektronikoaz hona idatziz: info ABILDUA challengegipuzkoa.com

Hurrengo lasterketan ikusiko dugu elkar, eta ez ahaztu zure kamera eramatea!