Loiolako izen-emateak aurrera doaz

inscripcionLau egun geratzen dira Loiolako lasterketarako, San Inazio egunean ospatzen dena, giputxi guztien zaindaria (ostirala, jaieguna, ez ahaztu), eta iada mugimendua somatzen da izen-emateen zerrendan. Testu hau idaztean 38 izen daramatzagu, iazko 105 partehartzaileen herena baino gehiago. Azken urteotako progresioa jarraitzen badugu, 110 korrikalari baino gehiago bildu beharko genituzke lasterketa honetan.

EGUNERAKETA 2015/07/28: Dagoeneko 48 gara izena eman dugunok, 2014ko kopuruaren erditik oso gertu. Hiru egun geratzen dira!

EGUNERAKETA 2015/07/30, 10:00: Irteera emateko 24 ordu inguru geratzen direnean, 74 gara izena eman dugunok, 16ren falta azken bost urtetako batazbesteko partehartzea gainditzeko, eta 32ren faltan iazko kopurua gainditzeko. Ez galdu aurrez izena emateko azken aukera!