Loiola 2015: kronika, argazkiak eta sailkapena

2015-07-31-loiola-OBATT-07Ostiral hontan Loiolan egin genuen korrika hogeita hamargarren aldiz. Korrika egiteko gogoaz jaiki ginen, San Inazion aurkitu ohi ez dugun zerbait ospatuz: euria. Halako freskagarriarekin, Loiolakoa bezain laua den lasterketak marka pertsonala egitera gonbidatzen zuen. Irteera baino minutu batzuk lehenago antolatzaileek euriaren iturria ixteko erabaki polemikoa hartu zuten, beraz, lasterketa freskoa izan genuen, baina lehorra.

10:29tan korrikari ekiteko prest geunden, baina irteeran korrikalariren bat keju zen, iragarritako irteera-ordua 10:45 omen zelako. Jaien egitarauaren akatsa…  HERRIKROSA.EUS eta CHALLENGEGIPUZKOA.COM atarietan ordu zuzena iragartzen zen.

10:30ek jotzen dute, baina inork ez du irteera ematen. Nahastea zabaltzen da 113 korrikalarien artean. Komunikabideek iristen ez den irteerra iragartzen dute. Azken lerroetatik lehen lerroko elitea sakabanatzen dela ikusten da, zer ari da gertatzen? «Ezin da irteera eman», esaten digute. Udaltzaingoak lasterketa-buruari bidea ireki behar dio, baina kotxea ekarri du, eta ez motorra, eta kotxea ez da sartzen lasterketaren ibilbidearen zati batetik.

Inoiz ez gara Udaltzaingoa aipatzeaz gogoratzen lasterketan egiten duten lan bikaina eskertzeko, eta halako batean hanka sartzen dutela, hor gaude, kontu-kontari ibiltzeko…mekauen… Baina ez da ezer gertatzen, komisaldegira bueltatzen dira zirkulazio-arauek baimentzen dieten bezain azkar, eta irteera-puntura motorran itzultzen dira, txalo artean. Patua hain da guratsua, azkenean lasterketa hasten dela, oraingoan bai, 10:45etan, jaien egitarauak iragartzen zuen orduan.

Bakoitza bere mailan, korrikalariok lasterketa hau guztiz disfrutatzeko ahalegina egiten dugu. Bi buelta dira, parte bat errepidetik, parte bat bidegorritik. Helmugan ur-botilak eta lasterketaren iruzkinak iristen dira, baten batek bere burua zoriontzen du lehen aldiz 4 min/km azpitik korritu duelako, eta jota amaitu izanagatik harritu egiten da, ohitua baitago lasterketa luzeago eta maldatsuagoetan parte hartzera. This is Loiola!

2015-07-31-loiola-02Sari-banaketa hasten da. Ez dago bozgorailurik, beraz, hizlariak ahalegin galanta egin behar du. Lehen gizonak, Ander Sagarzazu Sanchez, Bidebietakoa, 21:42ko denbora egin du. Lehen emakumeak, Errenteriako Elena Silvestre Soriano, 25:04 egin du. Lehen gazteak, Iker Marcos Lago, 24:41 egin du. Zelako harrobia! Sari-banaketa zein oparien zozketa oihuka egin behar izaten dira, San Fermin txarangarekin iritsi da-eta, San Inazio ordezkatzera datorrena, hau oso lanpetua zebilelako bere festara agertzeko. Uste dut iada esana dugula, baina…  this is Loiola!

Eskerrik asko Ander Jakari podiumaren argazkiak bidaltzeagatik, eta baita San Ferminenak:

Eta eskerrik asko ere Ogi Berri Azkuene Triatloi Taldeari, euren lasterketaren argazkiak argitaratzeagatik:

Eta orain… sailkapena!

POS KORRIKALARIA HERRIA DENBORA
1 ANDER SAGARZAZU SANCHEZ BIDEBIETA 21.42
2 JOSE ANTONIO GOMEZ IRUN 22.02
3 VICTOR MADEJON PARIENTE IRUN 22.17
4 ASIER URDANPILLETA LARZABAL LEZO 22.27
5 IBAI ALBA VILCHEZ HERNANI 22.50
6 ALVARO CALDERON NOZAL LOIOLA-SN.SN. 22.54
7 ASIER ALTUNA MELENA TOLOSA 22.54
8 JAVIER ESKUDERO IBARRA OIARTZUN 23.08
9 IBAI BERACIERTO ESPADA ZARAUTZ 23.29
10 PABLO AÑORGA ORTIZ LOIOLA-SN.SN. 23.51
11 IBAN VERDUGO HERRERO HERNANI 24.14
12 IOSU BAREÑO PEINADO ZUMARRAGA 24.30
13 IKER MARCOS LAGO                               Gaztea 24.41
14 UNAI URIEN ATUCHA DURANGO 24.52
15 ELENA SILVESTRE SORIANO                 Neska ERRENTERIA 25.04
16 DANI EL OIKILI ZIZURKIL 25.04
17 GREGORIO PLAZAOLA USABIAGA BERROBI 25.06
18 PELLO TXAKARTEGI AMARA-SN.SN. 25.09
19 JACKY GIL MARTINEZ MARTUTENE 25.14
20 ANDONI BADIOLA ZORZANO LOIOLA-SN.SN. 25.21
21 DAVID LUNA SANCHEZ DONOSTIA 25.26
22 IVAN GARCIA CABALLERO LASARTE-ORIA 25.30
23 JON OCHOTORENA ARRATIBEL 25.35
24 ALFONSO MOLINERO BONILLA MARTUTENE 25.56
25 ROMANO PURRO DONOSTIA 25.59
26 ASIER OCON HERNANI 26.03
27 IÑAKI GUTIERREZ SANCHEZ ERRENTERIA 26.03
28 ANTXON KORTA ORTA HERNANI 26.07
29 JON MITXELENA PIÑEIRO ERRENTERIA 26.10
30 ARITZ SORZABAL DIAZ IRUN 26.15
31 ANA CRUZ OYARZABAL                         Neska DONOSTIA 26.17
32 PASCAL PROUX GAROSARRECHE BAIONA 26.21
33 ARKAITZ URDANPILLETA IRAZU DONOSTIA 26.31
34 BORJA GARCIA ALZUGUREN LESAKA 26.39
35 AIMAR CABADA LOIS DONOSTIA 26.45
36 MIKEL ARTOLA ALTUNA DONOSTIA 26.51
37 ANDER JAKA GARCIA EGIA-SN.SN. 27.06
38 XABIER NIETO TORQUEMADA LOIOLA-SN.SN. 27.12
39 DAVID LOPEZ DE ABETXUKO BERGARA 27.20
40 IÑAKI DE ROZAS AGUAYO ERRENTERIA 27.20
41 JAIME YANIZ RODRIGUEZ ERRENTERIA 27.20
42 OLIVIER MATO ROUET Coubron-France 27.28
43 LUIS MARI LEKUONA ZIZURKIL 27.31
44 AINHOA LEKUONA FONSECA               Neska TOLOSA 27.31
45 ARKAITZ AGINAGALDE MUJIKA ERRENTERIA 27.31
46 MIKEL CORTA ALBIZU LASARTE-ORIA 28.01
47 ASIER ASKASIBAR ERRENTERIA 28.11
48 URKO CISNEROS IÑIGO ANDOAIN 28.23
49 EDURNE JAUREGI CASARES                 Neska PASAIA 28.24
50 MARISOL MARTINEZ LEIZA                   Neska IRUN 28.32
51 JULEN REGATOS RIVERA                       Gaztea LOIOLA-SN.SN. 28.44
52 IOSU ZUBIA RAMOS ARETXABALET 28.50
53 INMA CRUZ OYARZABAL                       Neska DONOSTIA 28.50
54 IORITZ ETXEBESTE BRIZ                       Gaztea LARRATXO 28.50
55 IMANOL ETXEBESTE ENTENZA LARRATXO 28.50
56 URKO MENDIBIL INSUSQUIZA DONOSTIA 28.52
57 LUIS ALFONSO IRUELA Yuncos-TOLEDO 28.57
58 JULEN APEZTEGIA ELEXPE IRURA 28.58
59 MARINA GONZALEZ BURGOS               Neska IRUN 29.00
60 MATEO GONZALEZ ETXARRI IRUN 29.01
61 EMILIANO MARTIN MORO ALTZA-SN.SN. 29.08
62 EDUARDO CARRANZA MACHO LEZO 29.08
63 HECTOR PALLARES DONOSTIA 29.13
64 URKO ETXEBESTE PETRIRENA PASAI ANTXO 29.33
65 ASIER ENCINAS ESPARZA ASTIGARRAGA 29.46
66 AITOR IRAOLA RODRIGUEZ HERNANI 29.46
67 STEVEN CARMONA LUDEÑA               Gaztea LOIOLA-SN.SN. 29.52
68 HARITZ MUTILVA GARMENDIA DONOSTIA 30.13
69 ANDONI SAN MARTIN LOIOLA-SN.SN. 30.38
70 IÑAKI BARCELONA YANGUAS LOIOLA-SN.SN. 30.46
71 JON FERNANDEZ ARANBURU LOIOLA-SN.SN. 30.46
72 JUAN LUIS ZABALA ARTETXE LOIOLA-SN.SN. 30.47
73 DAVID CUESTA MOSQUERA DONOSTIA 31.04
74 YON GABIRONDO OTAEGI ANDOAIN 31.15
75 ARMANDO ARGULL ZARAUZA LOIOLA-SN.SN. 31.18
76 AITOR GARCIA ZALACAIN ANDOAIN 31.22
77 JUAN JOSE GIBAJA MARTINS DONOSTIA 31.28
78 JOSEBA LOPEZ ZORZANO DONOSTIA 31.30
79 MARTA ARRUE ASTRAIN                       Neska DONOSTIA 31.40
80 IKER MELLADO BLANCO DONOSTIA 31.40
81 IÑIGO PIRES CANAL LOIOLA-SN.SN. 31.44
82 EGUZKIÑE ZABALETA                             Neska DONOSTIA 31.52
83 JUAN I.BARRAGAN ARIZMENDI AÑORGA-SN.SN. 32.15
84 PATXI VAZQUEZ SANCHEZ LOIOLA-SN.SN. 32.56
85 JOSE MARI ELOLA ELIZALDE DONOSTIA 33.07
86 MONTSE GARMENDIA VARELA           Neska HONDARRIBIA 33.10
87 GABRIEL PLAZA IRUN 33.31
88 AITOR UGARTEMENDIA ANDOAIN 33.32
89 MAIDER GUTIERREZ SARRANO           Neska LEIOA 33.36
90 IRATI ARGULL SAN POLICARPO     Neska LOIOLA-SN.SN. 33.52
91 JUANJO MARTINEZ PRIOR BIDEBIETA 34.15
92 SUSANA ARRESE                                       Neska OÑATE 34.16
93 UNAI OTXOTORENA ASTIGARRAGA 34.42
94 IÑIGO ECHEGARAY EZCURRA LESAKA 34.54
95 IGNACIO GOIKOETXEA OIARBIDE HONDARRIBIA 35.06
96 ARANTXA ZAPATA ZAPATA                 Neska LASARTE-ORIA 35.07
97 MAITANE VECINO CABALLERO           Neska HERNANI 35.24
98 LORENA GARAYOA                                 Neska DONOSTIA 36.18
99 AVELINO OLEA DE LA IGLESIA ZUMARRAGA 36.21
100 DAVID GONZALEZ DIEZ LOIOLA-SN.SN. 36.21
101 IMANOL ARRIZABALAGA HERNANI 36.24
102 DANI GOÑI IRAZUSTA DONOSTIA 36.40
103 ENKAR MONIS YUSTE PASAI ANTXO 36.41
104 DANIEL MARTINEZ PIQUERAS ORDIZIA 36.58
105 ANE OSTOLAZA ALMENDROS               Neska HERNANI 37.03
106 INMA MANTEROLA BEIZAMA               Neska DONOSTIA 37.10
107 KOLDO PUYADENA KORTA DONOSTIA 37.30
108 LUIS MARI FERNANDEZ MAIZTEGI ZUMARRAGA 37.30
109 LOREA EZEIZA ZABALA                         Neska HERNANI 37.34
110 ESTHER GONZALEZ GONZALEZ     Neska LOIOLA-SN.SN. 37.34
111 JOSE GARCIA ORELLAN P.SAN PEDRO 37.34
112 MANU FERNANDEZ INTXAURROND 42.41
113 AITOR GOÑI IRAZUSTA DONOSTIA 42.52

Eta orain… jarraitu entrenamenduekin, asteburu hontan Adunan dugula hitzordua!

EGUNERAKETA 2015/08/12, argazki gehiago ditugu: