Martutene 2015: kronika eta sailkapena

20151012-martutene-podiumAtzo beste behin Martuteneko Jaietako Krossa korritu genuen, eta 24 dira iada, Challenge Gipuzkoako gainontzeko lasterketekin batera hamabi gehitzen dituena,  lasterketa herrikoien sorta honen hamairugarren edizio bikainari amaiera jarriaz. Partehartze apalaren beldur ginen, korrikalari batzuek hiru eguneko asteburua gure mugetatik kanpo ihesalditxo bat egiteko aprobetxatuko zutelakoan, eta beste batzuek hankei atsedena hartzen utziko zietelakoan, bezperan 3 Hondartzetako lasterketa jendetsuan parte hartu eta gero. Ez zen hala izan: baten bat falta izan bazen ere, Martutenen hainbat ohizkook eta beste hainbeste hasi berriek ikusi genuen elkar, batzuk fresko eta beste batzuk hankak oraindik kargatuak, Kontxatik zapatilei gogor emanda paseatu ondoren. Guztira 85 korrikalari, 2014an baino hogeita hamar atleta gehiago, ia 2013an bezainbeste.

Antolatzaileek behin eta berriro zapaldu genuen luzera konfirmatzea faltan, 6,6 Km izan zirela esango dugu, eta neurketa honetan azkarrenak honakoak izan ziren: gizonetan,  Javi Urbano Juanes irundarra, 21:55 denborarekin, emakumetan Lorea Ayala Gainberri, gainera Martuteneko neskarik azkarrena izan zena, 26:31 denborarekin, eta Martuteneko lehen gizona Juanjo Ugartemendia, 24:44 denborarekin.

20151012-martutene-nofuetongoPodiuma zapaltzera iritsi ez ginenok esku-hutsik ez joateko aukera bikaina izan genuen: azkarrenei sariak banatu ostean, zozketa etorri zen, eta gaizki zenbatu ez banuen, 12 txuleta eder banatu ziren. Datorren urterako, lasterketaren 25. urteurrena ospatuz, Gabik 25 txuleta zozketatzeko konpromezua hartu zuen. Baina ez zen bertan amaitu: txuleten ondoren ardo-botilak etorri ziren, ardoaren ondoren,  gure babesleen edari isotonikoa, ondoren Laister-en kirol-materiala, ondoren garagardoa, eta amaitzeko, sagardo botilak binaka. Hizlariak ere saria eraman zuen zozketan! Eta ez zen tongo izan. Benetan, ez zen tongo. Honela denboraldia irrifar handiarekin agurtu genuen.

Sailkapena argitaratu baino lehen, Gabik eskatu dit Challenge Gipuzkoako dortsal bakardun korrikalariei zein Trintxerpe KAko laguntzaileei jakinaraztea Challenge Gipuzkoako amaierako festa 2015/11/26an izango dela, 19:00etatik aurrera (gutxi gora behera, ahal denean hasiko da), Herrera KEren egoitzan. Joango denak Gabiri konfirmatu, mesedez. Bertan aurtengo 12 lasterketatik 9 osatu dituztenen artean sari interesgarriak zozketatuko dira, oker edo hutsik ezean, hauek izan direla:

  • José Manuel Navarra García, 9 lasterketa
  • Marisol Martínez Leiza, 9 lasterketa
  • Iñigo Echegaray Ezcurra, 9 lasterketa
  • Mari Jose Hernández Caro, 9 lasterketa
  • Mateo González Etxarri, 9 lasterketa
  • Víctor Madejón, 10 lasterketa
  • Emiliano Martín Moro, 10 lasterketa
  • Jexux Orbegozo Ibarguren, 10 lasterketa
  • Pedro Seco Pilar, 10 lasterketa
  • Iñigo Tumas Legorburu, 10 lasterketa
  • Ander Jaka García, 12 lasterketa

Azken aipamena: gogoratu datorren urtean Challenge Gipuzkoa martxoan hasiko dela berriz, Ibaeta Jaietako Krossarekin. Beraz, ez utzi entrenatzearei, martxoa segituan datorrela. Orain bai, sailkapena:

Postua Izen Abizenak herria denbora
1 JAVI URBANO JUANES IRUN 21.55
2 RICHARD RIVERA ARGUILEA LEZO 22.17
3 GWENDAL LARQUE BERA 22.24
4 IÑIGO TUMAS LEGORBURU HONDARRIBIA 22.26
5 ALVARO CALDERON NOZAL DONOSTIA 22.27
6 HUGO TEJADA LOPEZ AVILA 23.04
7 IGOR LAZKANO ARANA OTXANDIO 23.28
8 THOMAS LUIS GAMBINO DONOSTIA 23.38
9 MAIKEL GOMEZ ANDOAIN 23.42
10 URKO FERNANDEZ ZULOAGA ERRENTERIA 24.27
11 IÑAKI MORENO GONZALEZ ANDOAIN 24.30
12 DAVID ELVIRA GAINZARAIN ANDOAIN 24.31
13 EKHI GOMEZ DE SEGURA ERRENTERIA 24.40
14 JUANJO UGARTEMENDIA MARTUTENE 24.44
15 ENEKO GARCIA OYARZABAL LAZKAO 24.53
16 ALFONSO MOLINERO BONILLA MARTUTENE 25.16
17 JOXI VIGUERAS EGIA-SN.SN. 25.26
18 SERGIO FANO MARTINEZ INTXAURROND 25.57
19 JOSE MANUEL NAVARRA TRINTXERPE 26.06
20 ANDER JAKA GARCIA EGIA-SN.SN. 26.06
21 MARIANO SANTOS MARTUTENE 26.25
22 LOREA AYALA GAINBERRI Neska MARTUTENE 26.31
23 JUAN CARLOS CANTERO MARTUTENE 26.40
24 ANE ELZAURDIA Neska BERA 27.00
25 IVAN MARTINEZ RAMOS IRUN 27.01
26 SUSANA RUIZ OFICIALDEGI Neska ERRENTERIA 27.22
27 NAIARA CASI PRESA Neska LARRATXO 27.28
28 JAVI SERRANO RIOS ERRENTERIA 27.49
29 RAFAEL RUIZ RUIZ HERNANI 27.58
30 FRANCISCO RECIO NOVOA IRUN 28.01
31 AINIZE MITXELENA ERICE Neska OIARTZUN 28.05
32 Fco JAVIER QUINTEIRO ALDEA LASARTE 28.10
33 MARISOL MARTINEZ LEIZA Neska IRUN 28.13
34 VICTOR MADEJON PARIENTE IRUN 28.13
35 JEXUX ORBEGOZO IBARGUREN ERRENTERIA 28.25
36 MARINA GONZALEZ BURGOS Neska IRUN 28.25
37 MATEO GONZALEZ ETXARRI IRUN 28.25
38 JOSE LUIS GONZALEZ BELTRAN SAGUES-SN.SN. 28.42
39 EMILIANO MARTIN MORO ALTZA-SN.SN. 28.44
40 DAVID GRANDE INTXAURROND 28.44
41 JORGE ALONSO FELIPE INTXAURROND 29.07
42 IKER GIL MIGUELIZ ASTEASU 29.15
43 BITTOR REDONDO ECHARRI LARRATXO 29.25
44 PEIO FADRIQUE FADRIQUE LASARTE 29.41
45 ANA RUIPEREZ CANUTO Neska IRUN 29.51
46 ELIXABETE BETELU Neska MARTUTENE 29.59
47 JESUS MARIA ITURRIOZ MARTUTENE 30.01
48 JUAN LUIS ZABALA ARTETXE MARTUTENE 30.07
49 OSKAR MURIEL GARBIZU DONOSTIA 30.31
50 SERGIO ARRIBAS MARTIN MARTUTENE 30.45
51 SERGIO CASAS RODRIGUEZ IRUN 30.53
52 MANUEL PECO SAINZ GUADALAJARA 31.11
53 THEODOR HUITEMA MARTUTENE 31.13
54 IÑAKI PEÑA ASENSIO INTXAURROND 31.21
55 TOMAS OQUIÑENA LEGAZ NOAIN 31.25
56 MIKEL DIAZ IRIONDO GROS-SN.SN. 32.47
57 GABRIEL PLAZA IRUN 32.53
58 NAHIKARI ARISTEGI Neska MARTUTENE 32.56
59 JUAN MANUEL LAZARO MARTUTENE 32.57
60 LEIRE GOENAGA ZABALA Neska ANDOAIN 32.58
61 HEBE MAYEIR Neska MARTUTENE 33.01
62 TEO LAZARO ARMENDARIZ MARTUTENE 33.59
63 IÑIGO GASTON MARTUTENE 33.59
64 JOSETXO SANZBERRO ARBURUA DONOSTIA 34.08
65 AVELINO OLEA DE LA IGLESIA ZUMARRAGA 34.18
66 IGNACIO GOIKOETXEA OIARBIDE HONDARRIBIA 34.28
67 IÑIGO MACHO ULIA-SN.SN. 35.07
68 JAGOBA GARCIA ERRAZKIN MARTUTENE 35.15
69 RUBEN CASTILLO GROS FRAGA 35.22
70 MARI JOSE HERNANDEZ CARO Neska IRUN 35.28
71 DANIEL MARTINEZ PIQUERAS ORDIZIA 35.30
72 IÑIGO ECHEGARAY EZKURRA LESAKA 35.38
73 CRISTINA JIMENEZ RUIZ Neska IRUN 36.52
74 LUIS MARI FERNANDEZ ZUMARRAGA 36.53
75 JON AREVALO ANDOAIN 36.58
76 IÑIGO ALKORTA ETXEBERRIA USURBIL 37.59
77 ANE ARIBE MARTINEZ Neska AMARA-SN.SN. 38.02
78 JUAN MARI GASTESI ZABALETA LASARTE 38.07
79 JUAN MARI ALDANONDO URRETXU 41.00
80 EDURNE TXOPERENA ADURIZ Neska MARTUTENE 41.09
81 AITOR DOMINGUEZ SIMON ERRENTERIA 41.09
82 JULIA BEA ANTORANZ Neska OIARTZUN 42.40
83 MANUEL FERNANDEZ BARREÑA INTXAURROND 42.41
84 JOSE GARCIA ORELLAN P.SAN PEDRO 43.11
85 AITOR GOÑI IRAZUSTA DONOSTIA 44.11