Bi aste Ibaetarako, atzerakontua hasi da!


Bi aste eta egun bat geratzen dira Challenge Gipuzkoa 2016 hasteko, Ibaetako Jaietako Krossarekin, gutxi geratzen da iada! Aurten sailkapen-sistema berria estreinatzen dugu Dortsal Bakarrarekin korritzen dutenentzako, partehartzea eta hobekuntza pertsonalari aintzatespen publikoa emango diona, eta gainera Facebook bitarteko jokua antolatu dugu, norbere emaitza aurrikusteko korrikalariek duten gaitasuna erakutsiko duena. Egutegiko lehen lasterketarako hamabost egunen faltan,  goiz da oraindik partehartzea aurrikusteko, baina indarrez hasi gara, 14 izen-emate ditugu iada, iazko partehartzaileen herenetik gertu. Gehiago izan nahi dugu, askoz gehiago, beraz, zure izen-ematea azken egunerako ez uztea eskatzen dizugu, eta zure lagunei, senideei, lankideei, bizilagunei…  parte hartzeko gonbitea luzatzea eskatzen dizugu. Ez galdu kirolaren festa!