30 egun mendian entrenatzeko

2015-04-11-pml-hitza_0498

30 egun besterik ez dira geratzen Pasaiako Mendi Lasterketarako, 30 egun mendian entrenatzeko, eguraldiak uzten badigu. Aurten 2015eko arrakasta errepikatu nahi dugu, baina ez dugu nahikoa hura berdintzearekin, partehartze-mailaren errekor guztiak hautsi nahi ditugu.

Horregatik, iaz bezala, Laister-ek zapatilak zozketatuko ditu berriro, bi pare hain zuzen. Eta aurten muga are altuago jarriko dugu: iaz 120 izen-emate eskatzen genituen, eta aurten 150 eskatuko ditugu. Egingarria dela badakigu, 16 daramatzagu iada, eta hilabete osoa falta da oraindik. Facebook-en 48 pertsona interesatuak.

Hala ere, partehartzaile-kopurua gehitu baino gehiago nahi dugu, gorakada horretan emakumeak parte garrantzitsua izatea nahi dugu. 16 izen-emateetatik, 14 gizonenak dira, eta 2 bakarrik emakumeenak, Marina eta Marisol. Honek suposatzen du emakumeak %14 direla, eta gizonak %86. Iaz 115 partehartzaileetatik, gizonak 96 izan ziren (%83,5), eta emakumeak 19 (%16,5). Emakume bakoitzeko bost gizon izatea ez zaigu egokiena iruditzen, pixkanaka parekotasunera gerturatu nahi dugu. Zuen esku dago, neskak. Hilabetea duzue pentsatzeko. ;-)