Berriak Markel Txapeldun oroigarrian

markel-txapeldun-kamiseta

Bi aste baino zertxobait gehiago geratzen dira egutegiko bigarren lasterketarako, Pasaiako Mendi Lasterketa, gaur egun Challenge Gipuzkoa osatzen duten lasterketetan gogorrena eta baita partehartze-maila altuena duena. Baina ez dugu horretaz hitz egingo, egutegiko hirugarrenaz baizik, Markel Txapeldun Oroigarria. Lasterketa honetan bi berri ditugu: data-aldaketa, eta bertan parte hartuko dutenek jasoko duten kamisetaren diseinua.

Datari dagokionez, ekainak 4tik hurrengo egunera aldatuko da, ekainak 5, igandea, ordu berean. Egutegian aldatu dugu dagoeneko. Igandea izanik, ez da dutxa-zerbitzurik izango, polikiroldegiak ez duelako igande-arratsaldetan irekitzen.

Kamisetari dagokionez, artikulu honi atxekia doan irudian ikusi dezakezue haren diseinua, bularra eta bizkarrekoa. Polita, ezta? Lasterketara etorri eta eskuratuko duzue!