Pasaia, hasi da atzerakontua

2015-04-11-pml-hitza_0368

Bost egun besterik ez dira geratzen Pasaiako Mendi Lasterketaren bederatzigarren edizioari hasiera emateko, eta izen-emateen zerrenda berotzen hasia da, 48 izenekin. Beti bezala, lasterketa-aurreko azken egunetan mugimendua ikusiko dugu, eta irteera-puntuan kopuru hau hirukoiztea espero dugu. Partehartzea zalantzan duenarentzako, Laister-ek edonor konbenzitzeko argudioa mahaigaineratu du: 150 izen-emate lortzen badira Laister-ek bi zapatila-pare zozketatuko ditu.

Hau egutegiko bigarren lasterketa izango da, Ibaetan denboraldia estreinatu ondoren, eta hirugarren postuan ekainak 5ean Markel Txapeldun Oroigarriak jarraituko dio, oso lasterketa berezia, Pasaian korritu ondoren zehazten joango garena, eta ekainak 12an Herrerako Jaietako Krossa, Historia luzedun lasterketa. Maiatzan Challenge Gipuzkoak atsedena emango die bere korrikalariei, bestelako herri-lasterketetan parte hartu ahal dezaten. Adibidez, Pasaian korritu eta astebetera, Egian korritu ahal iznago dugu, Sudur Krosaren zazpigarren edizioan, eta pixkat beranduago, maiatzak 28an, Amarako ABKrossan.