Zirrara Pasaian

2015-04-11-pml-hitza_0405

Bi egun, hori da Pasaiako Mendi Lasterketarako geratzen dena, eta gaur lortutako 62 izen-emateak iaz hiru egunen faltan lortu genituen arren, oso emaitza onak espero ditugu.

Ikuspegi kolektibotik, partehartze mailan errekorra haustea nahi genuke. Banakako ikuspegitik, norberak bere helburu propioak ditu, Imanol Etxebestek bezala, Trintxerpe Klub Atletikoko kide nabarmena den korrikalariak, marka-gosea duena, eta Facebook-en proposatutako jokuan iaz egindako denbora bikaina (1o2m53s) hobetzea helburu duela adierazi du. Aurresandako denbora betetzen badu, jokuan Iban Estebez korrikalariari aurrea hartuko dio, 32 punturekin jokuaren sailkapenaren burua dena, Ibaetan bere denbora asmatzeko 28 segundu falta izan zitzaizkion-eta. Estebez ez da agertzen izen-emateen zerrendan, beraz, azken momentuan parte hartzea erabakitzen ez badu, Etxebestek aparteko aukera izango du aurrea hartzeko.

Beste sailkapenean, Dortsal Bakarreko korrikalariena,  Ángela González da nagusi, alde handiarekin. Beraz, gainontzeko partehartzaileek ahalegin handia egin beharko dute lehen postua kendu nahi badiote.