Hau da hau istilua Markel sortzen ari dena!

markeltxapeldun-foto
Aurten Trintxerpe Klub Atletikoak Markel Txapeldun Oroigarriaren antolaketan laguntzea erabaki zuen, munstrorik itxusienaren kontrako borroka galdu zuen ausarta txiki baten oroimenez, eta ASPANOGIren onuran, borroka berdinean dauden umeen gurasoen elkartea. Markel gure artean ez dagoen arren, bere indarra eta alaitasuna utzi dizkigu, eta ardura hartu du lasterketa hau lasterketa hutsa baino askoz gehiago izan dadin. Lasterketa aitzaki, txikienentzako iharduerak antolatzen joan dira horren inguruan, eta mota guztietako elkartasun-adierazpenak batu dira.

gabi-javier-markeltxapeldunBerriena, Donostiako alkatearen elkartasuna, eta bere aurretik Errealaren jokalariak zein Madrilekoak (bai, Madrilekoak), kamixetak sinatu zituztenak lasterketaren egunean zozketatzeko. Eurez gain, pertsona anonimo ugarik euren elkartasuna adierazi izan dute publikoki lasterketaren kamixeta jantziaz, kalean, Facebooken eta Twitteren. Trintxerpe KAko kide diren Gabriel Vieiro eta J. Javier Iglesias ere bihar Donejakue Bidea egitera aterako dira kamixeta laranjarekin.  Markel Txapeldun Oroigarria hizpide da Donostiako udaletxeko weborrian, HITZAn, Noticias de Gipuzkoan, El Diario Vascon,  Orainen, 20 Minutosen, eta baita Radio Marcan, Radio Donostin… Markel istilua ari da sortzen, eta are handiagoa sortuko du. Ekainak 5ean elkar ikusiko dugu Altzan!