Igande hontan guztiok Altza laranja kolorez margotzera!

2016-06-01-markeltxapeldun01
Iada ez da ezer geratzen Markel Txapeldun Oroigarria ospatzeko, igande hontan izango da, eta Altzako kaleak iada laranja kolorea hartzen hasiak dira. Leiho zein balkoietan Oroigarriaren kamiseta zintzilik ikusten da, eta bitartean izen-emateen zerrenda goraka doa etengabe. Hemen duzue Markel aita eta amaren komunikatua, festaren nondik norakoak azalduz, eta mundu guztiari parte hartzera animatuz:

Altzak hartuko du igandean Markel Txapeldun I. Moriala
Arri Berriko inguruak haur-minbiziari buruzko elkartasun eta kontzientziazio jaialdia ospatuko du.
Egun gutxi gelditzen dira Markel Txapeldun I. Memoriala ospatzeko. Igandean, ekainaren 5ean, haur-minbiziari buruzko elkartasun eta kontzientziazio jaialdia egingo da eta auzotar bati omenaldia egingo zaio: Markel Jimenez Paredes.
Duela aste batzuk Donostiako hiria buru belarri lanean ari da Memoriala antolatzeko, hain zuzen ere, haur-minbiziari buruz informatzeko eta hiritarrak sentsibilitzatzeko memoriala. Izan ere, errealitate horri buruzko tabu handiak daude eta helburuetako bat da, heriotzari edo doluari buruz normaltasunez hitz egitea.
Nobedadeak eta trafiko eraginak
Lehengo astean prentsaurrekoan aurkeztutako jardueretara zumba saioa gehitu zaie. Saioa Kasares Kultur Etxearen ondoko plazan egingo da 12:00tik 13:00ra. Bertan, Activate 24-7 taldeko 4 irakaslek erakustaldia egingo dute Sondjs dj.ekin batera. Jarduera honetan parte hartzeko 2 euro ordaindu beharko dira. Gogoratu behar da, egun osoan jasotzen den dirua ASPANOGIrentzat – Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Ekartea – izango dela. Karreratako autoak ere egongo dira, partehartzaile txikienak igo daitezen argazkiak egiteko, eta narrastien erakusketa, Lampropeltis-en esku, Narrasti eta Animalia Exotikoen Elkartea.
Antolatzaileek, halaber, segidako informazioa eman nahi dute: Kiroldegiaren atzealdeko aparkalekuan eta Tomasene eta Darieta kaleetan dauden autoak aurreko egunean bertatik kendu beharko dira. Izan ere, bertan, parke itxia egingo da, non eta, hiru puzgarri, bi futbol porteria eta egitarauan aurreikusitako jokoak egingo diren – joko horiek Kultur Etxearen aurrean egitekoak ziren –. Era berean, ezingo da gune horretara autoan sartu Memorialaren egunean bertan 9:00tik 20:00ra. Eta Arri Berri kalea ere moztuko da 15:30tik – 19:00tara. Ahal den neurrian garraio publikoa erabiltzea aholkatzen da.

Egitaraua
Memoriala 11:00ean hasiko da Arriberri plazan, Kasares kultur etxean eta Kiroldegiaren atzealdeko aparkalekuan. Bertan, Musika, buruhandiak, puzgarriak, zumba erakustaldia, haur-jolasak eta ziba lehiaketa egongo dira eta ASPANOGI eta BIDEGIN elkarteen postuetan informazioa emango da. Goizeko jarduerak 14:00tan amaituko dira..
15:45ean Markelen gurasoek memorialaren ongietorria eta aurkezpena egingo dute. Jarraian, plazan bertan, haurren lasterketak egingo dira – 0-3 urte 50m, 4-6 urte 100m, 7-9 urte 200m, 10-13 urte 400m y 14-15 urte 1200m –. Umeen lasterketen ondoren, partehartzaileak Harri Berriren patiora joango dira, euren kategoriaren argazkia egiteko, eta arduradunak haiek jaso ahal izateko. Bitartean, Harri Berri-Oleta ikastetxearen jolastokian, ikastetxearen Gurasoen elkarteak, elkarbizitza taldeak eta Astigarragako Haur Eskolak haurrentzako tailerrak eta jolasak egingo dituzte.Arriberri ikastetxeak 16:00tan irekiko ditu ateak, Oletak aldiz, 15:30ean motxilak gordetzeko.
17:15ean “Yo corro por Markel” herri krosari irteera emango zaio. Krosa Trintxerpe Klub Atletikoak antolatzen du, 6,7 kilometroko ibilbidea du, eta izena emateko www.herrikrosa.eus web atarian edo egunean bertan plazan egin daiteke.
Honen ondoren garaikurren banaketa egingo da, eta hainbat zozketa egingo dira, besteak beste: kamisetak (Errealak eta Real Madrilek sinatutakoak) “Entresuperhéroes” liburua (Edu Balboa eta Espiritu Gonzalezena, ZM zapatadendarako erosketa-baleak, Moto 1 Eskolako hainbat opari-bale…
Amaieran, 19:00ak aldera, Markelen eskola kideek omenaldia egingo diote, egunaren une hunkigarrienetako bat izatea espero dena. Bertan Markel aitak eta amak agur esango diote Markel Txapeldun Oroigarri honi.
Memorialaren kamisetak – Mikel Colinok eta Markelen gurasoek diseinatu dituzte – salgai daude U51PRO (Etxaide kalea 3) eta Maskotalia (Arriberri kalean) dendetan. Haurren kamiseta 6 euroren truke erosi daiteke eta helduena 8 euroren truke. Era berean, kamisetak salgai egongo dira Arriberri plazan Memorialaren egunean. Irabaziak ASPANOGI elkarteari emango zaizkio familiei laguntzeko.

Donostia, 2016ko ekainak 1