Markel Txapeldunek 6.200 euro bildu ditu ASPANOGIrentzat

Markel Txapeldun Oroigarriaren antolatzaileek honako komunikatua zabaltzen laguntzea eskatu digute:

2016-06-17-foto
Markel Txapeldun Oroigarriaren antolatzaileok ekainak 5eko ekitaldi bikainean parte hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Bildutakoa guztira 6.200€ra iritsi da, eta ASPANOGIri emango zaio (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartea).

Txeke erraldoiaren ematea ekainak 21 asteartean arratsaldeko 5etan burutuko da, Altzako kultur-etxearen plazan.

2016-06-17-chequeAzken urrats honetan zuen laguntza izatea gustatuko litzaiguke, jantzi zuen kamixeta eta lagundu txekearen ematean.

Oroigarriaren egunean egindako argazki eder hau errepikatzen saiatuko gara, prentsarako, eta honela jakinera eman zenbat pertsona solidarioek hartu duten parte.

Aupa Markel Txapeldun!!!