Challenge Gipuzkoako sailkapen orokorraren eguneraketa

Trintxerpe eta Astigarragako lasterketen sailkapenak argitaratzearekin batera behin-behineko sailkapen orokorra argitaratu genuen, Astigarragako sailkapenean hutsuneak betetzearen zain. Aurrerago zarata handirik gabe Loiolako eta Adunako sailkapenak argitaratu genituen, modu telegrafikoan, hondartza, Aste Nagusiko suak eta garagardoaren artean topatutako tartetxo batean, sailkapen orokorra nola geratzen zen argitaratu gabe.

Tira ba, suak amaitu dira, abordaiaren aztarnarik ez da geratzen, eta zenbatzen hasi gaitezke. Gainera sailkapenean  Marion Arriaran eta Tania Arriaran gehitu behar ditugu, lasterketa herrikoien bi promesa gazte, hanka-sartze batengatik hasieratik Challenge Gipuzkoako sailkapen orokorrean gehitzea ahaztu ditugunak. Kalkulagailua atera, eta sailkapenaren buruan Jexux Orbegozo topatzen dugu oraindik, Adunako hitzorduan piper egin arren. Bere jazarleen artean Ana Ruipérez nabarmentzen da, aldea 19 puntu eskasetaraino murriztu duena, eta bere irmotasunari esker Jose Mari Viniegrarengandik urruntzen dena, Adunan kale egin zuena, laugarren postura jaitsiaz, Mertxe Casasek bere postua harturik. Bosgarren eta seigarren postuetan, puntu berdinekin, aita eta alaba, Marcos Arriarán eta Marion Arriarán. Zazpigarren postua Francisco Recio Novoarena da, eta zortzigarrena Tania Arriaránena, bere ahizpak baino lasterketa bat gutxiago eginda.

GUZTIRA / TOTAL Iba Pas Mar Her Ast Tri Loi Adu Jol Por Far Mug Mar
JEXUX ORBEGOZO IBARGUREN 388 89 5 20 127 95 32 20 0 0 0 0 0 0
ANA RUIPEREZ CANUTO 369 77 20 20 89 74 33 20 36 0 0 0 0 0
MERTXE CASAS SANCHEZ 349 77 0 20 89 74 33 20 36 0 0 0 0 0
JOSE MARI VINIEGRA PEREZ 333 77 20 20 89 74 33 20 0 0 0 0 0 0
MARCOS ARRIARAN RODRIGUEZ 329 77 0 0 89 74 33 20 36 0 0 0 0 0
MARION ARRIARAN 329 77 0 0 89 74 33 20 36 0 0 0 0 0
FRANCISCO RECIO NOVOA 313 77 0 20 89 74 33 20 0 0 0 0 0 0
TANIA ARRIARAN 241 77 0 0 0 74 33 20 36 0 0 0 0 0
MONTSE GARMENDIA VARELA 240 77 5 0 0 74 0 20 64 0 0 0 0 0
STEFANO GHIZZI GHIZZI 236 0 20 0 89 74 33 20 0 0 0 0 0 0
IÑIGO TUMAS LEGORBURU 210 77 0 0 33 43 31 20 5 0 0 0 0 0
ANGELA GONZALEZ CANO 209 115 0 20 0 74 0 0 0 0 0 0 0 0
MARINA GONZALEZ BURGOS 199 0 0 20 179 0 0 0 0 0 0 0 0 0
MATEO GONZALEZ ETXARRI 150 5 5 0 89 5 5 5 36 0 0 0 0 0
ERIK MARTINENA GARMENDIA 138 77 20 20 0 0 0 20 0 0 0 0 0 0
PEDRO SECO PILAR 128 9 5 20 59 5 5 20 5 0 0 0 0 0
JON ELKANO ERRIONDO 107 0 0 0 0 74 33 0 0 0 0 0 0 0
RICHARD RIVERA ARGUILEA 107 0 0 0 0 74 33 0 0 0 0 0 0 0
RAUL RAMIREZ LUCANA 103 77 0 0 5 0 0 20 0 0 0 0 0 0
DANIEL MARTINEZ PIQUERAS 77 77 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
IÑIGO ECHEGARAY EZCURRA 77 77 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
VICTOR MADEJON SANCHEZ 75 5 20 20 20 0 5 5 0 0 0 0 0 0
EMILIANO MARTIN MORO 75 5 0 20 0 5 22 5 18 0 0 0 0 0
PEIO FADRIQUE FADRIQUE 53 0 0 0 0 0 33 20 0 0 0 0 0 0
MARI JOSE HERNANDEZ CARO 41 0 5 0 0 5 0 20 11 0 0 0 0 0
IÑIGO AGUIRRE MONTERO 20 0 0 20 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
NAIARA CASI PRESA 20 0 0 20 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
ANDER JAKA GARCIA 15 0 0 0 5 5 5 0 0 0 0 0 0 0
MARISOL MARTINEZ LEIZA 5 5 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
ARKAITZ MARTINEZ ECHEVERRIA 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
CRISTINA JIMENEZ RUIZ 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
IGOR FUENTES EIRA 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
JOSE MANUEL NAVARRA GARCIA 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
NIEVES CIVICOS MARCOS 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0

Denetarik gerta daiteke hurrengo lasterketan, Jolastokietan, irailak 10ean. Zirrara kurtsoaren hasieran!