Adunako Kross Herrikoia

Sagueseko Jaietako Krossa
Jolastokietako Jaietako Krossa - Jose Mª Villar oroigarria

LASTERKETAREN FITXA

  • source link Izena: ADUNAKO KROSS HERRIKOIA
  • Lekua: ADUNA
  • Luzera: 4.500 m
  • Data: abuztuak 6, 11:00
  • Noiztik antolatzen da:
  • Antolatzailea: Txulobi Elkartea – Trintxerpeko A.K.
  • Telefonoa: 627137201
  • Dutxak: BAI, herriko frontoian

EDIZIOAK


ARTIKULUAK

DESKRIBAPENA ETA IBILBIDEA

OINARRIAK

1.- Trintxerpe atletismo taldeak, Aduna jaietako batzordearekin batera, Adunako Herri Lasterketa antolatu du Abuztuaren 9an, goizeko 11:00etan umeentzako, eta 11:30ta nagusientzako, azken honetan 16 urte beteak dituzten guztiek parte hartu ahal izango dutelarik.

2.- Nagusien lasterketak 4,5 km izango ditu, eta herriko kaleetatik jokatuko da. Korrikalariek lau itzuli egin beharko dituzte. Umeen frogak 600m izango ditu.

3.- Helmugako kontrola lasterketa hasten denetik 50 minutura itxiko da. Lasterketa bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.

4.- Izenaematea egun bertan 09:45etik 11:10era, probaren abiapuntuan.

5.- Aldagelak eta dutxan frontoian egongo dira.

6.- Zenbakia bularraldean jarri beharko da, ongi ikusteko moduan.

7.- Antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte, lasterketan inolako gorabeherarik izan ez dadin. Horretarako, Udaltzaingoaren, Kirolarekin taldeko boluntarioen eta DYAren laguntza izango dute.

8.- Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.

9.- Antolatzaileek istripuetarako aseguru bat izango dute, lasterketako parte-hartzaileek min hartzen badute ere.

10.- Lasterketako parte-hartzaile guztiek, lasterketan izena emanda, onartu egiten dute araudi hau, eta lasterketan parte hartzeko sasoi egokian egon beharko dute.

11.- SAGARDO DASTAKETA ETA KIROL MATERIALAREN ZOZKETA LASTERKETAREN BUKAERAN.