Astigarragako Jaietako Krossa

Trintxerpeko Krossa - Julio Montoya oroigarria
Sagueseko Jaietako Krossa

LASTERKETAREN FITXA

  • here Izena: ASTIGARRAGAKO JAIETAKO KROSSA
  • Lekua: ASTIGARRAGA
  • Luzera: 7.300 m
  • Data: Uztailak 15, 17:30
  • Noiztik antolatzen da: 2003
  • Antolatzailea: Trintxerpeko Atletiko Kluba
  • Telefonoa: 627137201
  • Dutxak: BAI, Astigarragako Polikiroldegia

EDIZIOAK

ARTIKULUAK

DESKRIBAPENA ETA IBILBIDEA

OINARRIAK

  1. Trintxerpe atletismo taldeak, jaietako batzordearekin batera, Astigarrako Herri Lasterketa antolatu du 2016ko Uztailaren 16rako, eta 16 urte beteak dituzten guztiek parte hartu ahal izango dute.
  2. Lasterketak enter 7,3 km izango ditu, eta errepidean jokatuko da. Korrikalariek hiru itzuli egin beharko dituzte.
  3. Helmugako kontrola lasterketa hasten denetik 55 minutura itxiko da. Lasterketa bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
  4. Izena ematea aurrez egingo da www.herrikrossa.com, Laister kirolak eta U51n, go to link 6,5 euro ordainduta,
    Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
    Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
    Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
    Frogaren egunean izen-ematea burutu ahal izango da, irteera-puntuan (Ikatza tabernaren ondoan), 15:45etik 16:40era, 9,5 euro ordainduta.
  5. Sariak
    Lehenengo 5 sailkatuentzako, emakumetan zein gizonetan.
    Baita Astigarragako lehen gizona eta lehen emakumearentzako
  6. Dortsala bularraldean jarri beharko da, ongi ikusteko moduan.
  7. Antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte, lasterketan inolako gorabeherarik izan ez dadin. Horretarako, Udaltzaingoaren, Kirolarekin taldeko bolondresekin eta DYAren laguntza izango dute.
  8. Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.
  9. Antolatzaileek istripuetarako aseguru bat izango dute, lasterketako parte-hartzaileek min hartzen duten kasurako.
  10. Lasterketako parte-hartzaile guztiek, lasterketan izena emanda, onartu egiten dute araudi hau, eta lasterketan parte hartzeko sasoi egokian egon beharko dute.