Jolastokietako Jaietako Krossa – Jose Mª Villar oroigarria

Adunako Kross Herrikoia
Porrontxo Jaietako Krossa

LASTERKETAREN FITXA


  • source url Izena: JOLASTOKIETAKO JAIETAKO KROSSA – Jose Mª Villar oroigarria
  • Lekua: LARRATXO (DONOSTIA)
  • follow link Luzera: 4.500 m.
  • Data: Irailak 10, 17:30
  • Noiztik antolatzen da: 1986
  • Antolatzailea: Trintxerpeko A.K
  • source url Telefonoa: 627137201
  • Dutxak: BAI, Altzako Polikiroldegian

JOSE Mª VILLAR OROIGARRIA

Antolatzaileek lasterketa Jose Mª Villar lagunaren oroimenari dedikatu nahi diote.

EDIZIOAK

ARTIKULUAK

DESKRIBAPENA ETA IBILBIDEA

OINARRIAK

1.- Trintxerpe atletismo taldeak, Herrerako jaietako batzordearekin batera, JOLASTOKIETAKO KROSSA-JOSE MARIA VILLAR MEMORIALA antolatu du Irailaren 12 rako, arratsaldeko 17:30etik aurrera eta 16 urte beteak dituzten guztiek parte hartu ahal izango dute.

2.- Lasterketak 4,5 km izango ditu, eta auzoko kaleetatik jokatuko da. Korrikalariek bi itzuli egin beharko dituzte.

3.- Helmugako kontrola lasterketa hasten denetik 55 minutura itxiko da. Lasterketa bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.

4.- Izenaematea HERRIKROSA.EUS webgunean, Laister Kirolak dendan edo U51 dendan egingo da 6,5 euro ordainduz, edo egunean bertan 16:00etik aurrera probaren abiapuntuan, 9,5 euro ordainduz.

Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

5.- Zenbakia bularraldean jarri beharko da, ongi ikusteko moduan.

6.- Antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte, lasterketan inolako gorabeherarik izan ez dadin. Horretarako, Udaltzaingoaren, Kirolarekin taldeko boluntarioen eta DYAren laguntza izango dute.

7.- Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.

8.- Antolatzaileek istripuetarako aseguru bat izango dute, lasterketako parte-hartzaileek min hartzen badute ere.

9.- Lasterketako parte-hartzaile guztiek, lasterketan izena emanda, onartu egiten dute araudi hau, eta lasterketan parte hartzeko sasoi egokian egon beharko dute.