Trintxerpeko Krossa – Julio Montoya oroigarria

Altzako Herri Bira - Markel Txapeldun Oroigarria
Astigarragako Jaietako Krossa

LASTERKETAREN FITXA


 

  • Izena: TRINTXERPEKO KROSSA – Julio Montoya oroigarria
  • Lekua: TRINTXERPE (DONOSTIA)
  • Distantzia: 5 Km.
  • Data: uztailak 17, 10:15
  • Noiztik antolatzen da: 1990
  • Antolatzailea: Trintxerpeko Atletiko Kluba
  • Telefonoa: 627137201
  • Dutxak: BAI

JULIO MONTOYA OROIGARRIA

Antolatzaileek lasterketa Julio Montoya lagunaren oroimenari dedikatu nahi diote, Trintxerpe KA-ko kidea izandako atleta pasaitarra, 1990eko maiatzan zendua. 11 urte zituenetik Julio gaztea kirolari peto-petoa izan zen, pertsona bikaina eta beti bere klubari laguntzeko prest.

Bere kirol-arrakasten artean Euskadiko txapeldunordetza dugu 100 metroko hesi-lasterketan, kadete kategorian. Klubaren desioa izan zen bere omenez kirol-ekintza bat ospatzea, bere auzoaren jaien barruan ospatuko dena, Trintxerpen.

EDIZIOAK

ARTIKULUAK

DESKRIBAPENA ETA IBILBIDEA

recorrido_trinxerpe

OINARRIAK

1.- Trintxerpe atletismo taldeak, jaietako batzordearekin batera,  Trintxerpeko Herri Lasterketa Julio Montoya Oroimenez antolatu du 2015eko Uztailaren 19rako, 10:15h eta 16 urte beteak dituzten guztiek parte hartu ahal izango dute.

2.- Lasterketak 6 km Ikusi ibilbidea  zango ditu, eta errepidean jokatuko da. Korrikalariek bi itzuli egin beharko dituzte.

3.- Helmugako kontrola lasterketa hasten denetik 50 minutura itxiko da. Lasterketa bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.

4.- Izenaematea www.herrikrossa.com en  egingo da 6 euro ordinduta, edo egun bertan 08:30etik 09:30era, probaren abiapuntuan, Azoka ondoan 9 euro ordainduta.

Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
Korrikalariak ziurtatu beharko du, halaber, zerrendan izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.

5.- Zenbakia bularraldean jarri beharko da, ongi ikusteko moduan.

6.- Antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte, lasterketan inolako gorabeherarik izan ez dadin. Horretarako, Udaltzaingoaren, Kirolarekin taldeko boluntarioen eta DYAren laguntza izango dute.

7.- Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.

8.- Antolatzaileek istripuetarako aseguru bat izango dute, lasterketako parte-hartzaileek min hartzen badute ere.

9.- Lasterketako parte-hartzaile guztiek, lasterketan izena emanda, onartu egiten dute araudi hau, eta lasterketan parte hartzeko sasoi egokian egon beharko dute.