Ibaetako Jaietako Krossa – Aingeru Zaindarira igoera herrikoia

Challenge-ohiak
Herrerako Jaietako Krossa - Iokin Intsausti "Pipas" oroigarria

LASTERKETAREN FITXA

EDIZIOAK

AZKEN ARTIKULUAK

Ikus artikulu guztiak.

DESKRIBAPENA ETA IBILBIDEA

recorrido-ibaeta

OINARRIAK

Ibaetako Jaietako Batzordeak  Ibaetako Jaietako Krossa, Aingeru Zaindarira Igoera Herrikoia, antolatzen du.

  1. click IBILBIDEA. Lasterketak 6,18 Km izango ditu, eta auzoko kaleetatik jokatuko da. Korrikalariek bi itzuli egin beharko dituzte, eta Aingeru Zaindariaren baselizara igo.
  2. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK. 16 urte beteak dituzten guztiek parte hartu ahal izango dute.
  3. IZENA EMATEA
    1. NON
      1. Aurretiaz HERRIKROSA.EUS, Laister kirolak eta U51n
      2. Lasterketaren egunean bertan 15:45etik 16:40ra, probaren abiapuntuan, Aitor Zabaleta plazan kokatuko dena.
    2. SALNEURRIA
      1. Aurrez, 6,50 euro. Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
      2. Lasterketaren egunean, 9,50 euro
    3. PARTE-HARTZAILEEN ZERRENDA. Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen zerrendan azaltzen dela ziurtatu beharko du. Halaber, zerrendan bere izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela ziurtatu beharko du. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
  4. LASTERKETA
    1. ZENBAKIA. Zenbakia bularraldean jarri beharko da, ongi ikusteko moduan.
    2. PARTEHARTZAILEEN JARRERA. Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.
    3. GORABEHERAK. Antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte, lasterketan inolako gorabeherarik izan ez dadin. Horretarako, Udaltzaingoaren, Trintxerpe KAren boluntarioen eta DYAren laguntza izango dute.
    4. ASEGURUA. Antolatzaileek istripuetarako aseguru bat izango dute, lasterketako parte-hartzaileek min hartzen duten kasurako.
    5. DENBORA Helmugako kontrola lasterketa hasten denetik 50 minutura itxiko da. Lasterketa bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
  5. ARAUDIA ONARTZEA. Lasterketako parte-hartzaile guztiek, lasterketan izena emanda, onartu egiten dute araudi hau, eta lasterketan parte hartzeko sasoi egokian egon beharko dute.