Loiolako Jaietako Krossa

Herrerako Jaietako Krossa - Iokin Intsausti "Pipas" oroigarria
Gazteluko Krossa

LASTERKETAREN FITXA

  • Izena: LOIOLAKO JAIETAKO KROSSA
  • Lekua: LOIOLA (DONOSTIA)
  • Luzera: 6.400 m
  • Data: Uztailak 31, 10:30
  • Noiztik antolatzen da: 1986
  • Antolatzailea: Loiolako Jai Batzordea (Hontza Elkartea) eta Trintxerpe KA
  • enter site Telefonoa: 688605321
  • source site Dutxak: BAI, Arraun Elkartea

EDIZIOAK

ARTIKULUAK

DESKRIBAPENA ETA IBILBIDEA

OINARRIAK

Trintxerpe KAk, Loiolako Jaietako Batzordearekin batera, Loiolako Jaietako Krossa antolatu du 2015ko Uztailaren 31rako, goizeko 10:30etik aurrera.

  1. see url IBILBIDEA. Lasterketak 6,4 Km izango ditu, eta auzoko kaleetatik jokatuko da. Korrikalariek bi itzuli egin beharko dituzte.
  2. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK. 16 urte beteak dituzten guztiek parte hartu ahal izango dute.
  3. IZENA EMATEA
    1. NON
      1. 29arte HERRIKROSA.EUS, Laister kirolak eta U51n
      2. Lasterketaren egunean bertan 09:15etik 10:15era, probaren abiapuntuan.
    2. SALNEURRIA
      1. Aurrez, 6,50 euro. Ordainketa probaren aurreko egunetan egin beharko da.
      2. Lasterketaren egunean, 9,50 euro
    3. PARTE-HARTZAILEEN ZERRENDA. Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen zerrendan azaltzen dela ziurtatu beharko du. Halaber, zerrendan bere izenaren ondoan ordaindu izana ageri dela ziurtatu beharko du. Zerrendan ordaindu gabe daukala ageri bada, ordainketaren agiria aurkeztu beharko du lasterketaren egunean edo bestela egun horretako prezioa ordaindu beharko du.
  4. LASTERKETA
    1. ZENBAKIA. Zenbakia bularraldean jarri beharko da, ongi ikusteko moduan.
    2. PARTEHARTZAILEEN JARRERA. Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.
    3. GORABEHERAK. Antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte, lasterketan inolako gorabeherarik izan ez dadin. Horretarako, Udaltzaingoaren, Kirolarekin taldeko boluntarioen eta DYAren laguntza izango dute.
    4. ASEGURUA. Antolatzaileek istripuetarako aseguru bat izango dute, lasterketako parte-hartzaileek min hartzen duten kasurako.
    5. DENBORA Helmugako kontrola lasterketa hasten denetik 55 minutura itxiko da. Lasterketa bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.
    6. DUTXAK. Aldagelak eta dutxak Urkiren egoitzan izango dira.
  5. SARIAK.
    • Sailkapeneko lehen 5 gizonak
    • Sailkapeneko lehen 5 emakumeak
    • Auzoko lehen sailkatua
    • Korrikalaririk beteranoena
  6. ARAUDIA ONARTZEA. Lasterketako parte-hartzaile guztiek, lasterketan izena emanda, onartu egiten dute araudi hau, eta lasterketan parte hartzeko sasoi egokian egon beharko dute.