Challenge Gipuzkoa

Gipuzkoar Erronka martxoa eta urria bitarteko 11 froga herrikoiez osatua dago, eta izen-emate bakarrarekin horietako 9  frogatan parte hartu dezakegu, dortsal bakarrarekin, edo bestela parte hartzeko interesa dugun frogatan bakarrik inskribatu gaitezke.

PRINTZIPIOAK

Lasterketa batean parte hartzea ez da korrika egite soila, lasterketa hauek antolatuz askoz gehiago bilatzen dugu:

  • Kirola bizimodu osasuntsu baten parte bezala ulertzen dugu, eta baita jaia zein gizarte-kohesiorako elementu garratzitsua bezala. Publikoaren partehartze aktiboa bilatzen dugu, lasterketaren parte dira-eta.
  • Lehiatzea gustoko dugu, baina uste dugu lehia podioarengatiko borrokan ezezik, nork bere mugak gainditzeko ahaleginean ere badagoela, azkena iristen denak lehenak bezainbeste meritu duela, eta hortaz, bere ahaleginak irabazlearenak bezainbeste txalo eta aintzatespen merezi duela.
  • Elitismorik gabeko kirola defendatzen dugu, apaltasunarekin. Zapatilek handi eta txikiak maila berean jartzen dituzte, eta helmugan maila guztietako korrikalariek euren iruzkinak eta lasterketako esperientziak partekatzen dituzte.
  • Lehiaketa eta lasterketako elkartasuna bateragarriak direla defendatzen dugu, eta txunditzen gaitu ikusteak korrikalari batek bere erritmoa jaisten duela sasoirik onenean ez dagoen lagun bat azken metroetan laguntzeko, eta bere ura elkarbanatzen duela.
  • Genero-berdintasunean sinisten dugu, eta uste dugu berau bizitzaren esparru guztietan lortu behar dela, kirola barne. Horregatik lasterketetan emakumeen partehartzea sustatzen eta ospatzen saiatzen gara.
  • Kirola guztion eskura egotearen alde egiten dugu lan, horregatik harro gaude lasterketen prezioak ahalik eta bajuenak mantentzen saiatzen garelako, gure baliabideek ahalbidetzen diguten bezainbeste.
  • Harro gaude ere lasterketa jendetsuenek ahaztutako auzo eta herrietara kirola eramaten dugulako, inork inguru paregabea bezala deskribatzen ez dituenak, baina gure iritziz kirolaren jaia eramateko leku bikainak direnak.

LASTERKETAK

Challenge Gipuzkoa osatzen duten frogak honakoak dira:

CHALLENGE GIPUZKOA ZABALDU

Lagunduko al diguzu Challenge Gipuzkoa zabaltzen? Partekatu ezazu kartela Facebook eta bestelako sare sozialetan. Eta zure auzoko kaleak kartelez josi nahi badituzu, txuri-beltzeko bertsioa prestatu dugu.

Aurreko urteetako kartelak:

CG2015COLORCARTEL-CHALANGE-2014.jpgchallenge_2013.jpgcartel_challenge.jpgix-challenge-gipuzkoa-2011.jpg