Sailkapena

source link ranking

2016an sailkapen orokorreko sistema berria estreinatu genuen. Puntukako sistema berezia izan zen, ez baitzuen lasterketaren sailkapena kontutan hartu, askoz garrantzitsuagoak diren bi faktore baizik:

  • Parte hartzea
  • Hobekuntza pertsonala

2017rako puntuak esleitzeko irizpidea apur bat aldatu dugu. Lehenik, sailkapenak edozein lasterketatan parte hartzen duen korrikalari oro jasoko du, Dortsal Bakarrarekin zein banakako izen-ematearekin parte-hartuta. Puntuei dagokienez, partehartzearengatiko puntuak igo ditugu, eta aurreko urtean parte hartu ez zutenek jasotzen dituzten hobekuntzagatiko puntuak jaitsi ditugu. Honela, puntuak irizpide hauen arabera esleituko dira:

  • PARTE HARTZEAGATIK
    • +20 puntu (aurreko urtean parte hartu baduzu edo ez)
  • HOBEKUNTZAGATIK
    • source link + 1 puntu aurreko urtearekiko hobetzen duzun segundu bakoitzeko
    • aurreko urtean parte hartu ez bazenuen
      • + hobekuntza puntuen batazbestekoaren erdia, euren denborak hobetu dituzten korrikalariek eskuratutakoekin kalkulatua
      • + 20 puntu extra baldin eta inork ez badu bere denbora hobetu

Urte ezberdinetako sailkapenak: