Babesle eta laguntzaileak

Lasterketarik apalenak ere kostu ekonomikoa du, izena ematean ordaindutakoarekin kubritzen ez dena, eta ezin izango litzatekeena asumitu babesle eta laguntzaileengatik ez balitz. Challenge Gipuzkoaren lasterketak babesten dituzuenoi, eskerrik asko:

Gure babesle eta laguntzaileei: Webgunean zein lasterketatan bisibildade gehiago nola eman aztertzen ari gara. Dagoeneko bakoitzari fitxa bat ireki dizuegu webgunean, eta bertan pixkanaka bakoitzaren inguruko informazioa jartzen joango gara. Gainera azalean zein webguneko orrialdeetan babesle baten banner-a agertzen da, modu aleatorioan aukeratzen dena orria kargatzen den bakoitzean. Honela babesle guztiek aukera berdinak izango dituzte ikusiak izateko norbait webgunera informazio bila datorrenean. Fitxan datu jakinen bat agertzea nahi bazenute, eskatu besterik ez duzue egin behar.
Zerrenda honetan agertzeko interesa duenari:  Jarri kontaktuan babestu nahi duzuen lasterketaren antolatzailearekin, nola lagundu dezakezuen zehazteko.