Challenge Gipuzkoako sailkapen orokorraren eguneraketa

Trintxerpe eta Astigarragako lasterketen sailkapenak argitaratzearekin batera behin-behineko sailkapen orokorra argitaratu genuen, Astigarragako sailkapenean hutsuneak betetzearen zain. Aurrerago zarata handirik gabe Loiolako eta Adunako sailkapenak argitaratu genituen, modu telegrafikoan, hondartza, Aste Nagusiko suak eta garagardoaren artean topatutako tartetxo batean, sailkapen orokorra nola geratzen zen argitaratu gabe. Jarraitu irakurtzen

(Español) Trintxerpe y Astigarraga 2016, clasificación

2016-07-16-astigarragaTal y como veníamos anunciando, este fin de semana tuvimos doblete de carreras, en Astigarraga el sábado y en Trintxerpe el domingo. Con 57 korrikalaris, Astigarraga sufre una caída en la participación, desde los 74 del año pasado. Trintxerpe, por su parte, repite la cifra de 50 participantes del año pasado, cifra que no está nada mal, teniendo en cuenta el intenso calor que hemos padecido en ambas carreras. Jarraitu irakurtzen

Asteburua lasterketaz-lasterketa: Astigarraga eta Trintxerpe

inscripcion Aurten ere Astigarragak eta Trintxerpek asteburua partekatuko dute: larunbata 16an Astigarragako lasterketa izango dugu, eta igandea 17an Trintxerpekoa. Lehenengoa, ibilbide polita duen lasterketa, herri-tarteak eta landa-bidea nahasten dituena, eta gainera herria jaietan aurkituko dugu. Bigarrena, egutegiko jaitsierarik suizidena duen lasterketa, eta herria jaietan ere. Ez ahaztu izena ematea!

Astigarraga, data aldaketa

06.cartel-2016-astigarraga
Astigarragako Udaleko Kirol-Batzordeak Astigarragako Jaietako Krossaren data astebete aurreratzea erabaki du. Beraz, 23an ospatu beharrean, uztailak 16an ospatuko da, larunbata, ordu berean. Honela, asteburua Trintxerpeko Krossarekin partekatuko du, aurrikusi bezala igande 17an ospatuko dena. Aurten ere, asteburu bizia izango dugu. Gure agendan aldaketa egin dugu iada, ez ahaztu zurean ere aldatzea!

CG2016ko kartela eta lasterketen zerrenda


Egun gutxi batzuk besterik ez dira geratzen 2015 amaitzeko, eta 2016rako kartela prest dugu iada, lasterketen egutegiarekin. Berritasuna dugu korrikalari guztiok maite dugun lasterketa bat erortzen zaigula, Sudur Krosa, bere jarraitasuna bermatuko lukeen talde antolatzailea ez baitu oraindik lortu. Kontran, bi lasterketa berri ditugu: I. Markel Txapeldun Oroigarria, ekainaren 4an (honekin Altzako Herri Bira berreskuratzen dugu, 2014an azkenaldiz ospatu zena), eta I. Mugen Lasterketa, urriaren 1ean. Hauen inguruko informazio guztia aurrerago zabalduko dugu. Honela 2015eko 12 lasterketa 13 izatera pasako dira 2016an. Oraingoan aurreratu nahi izan dugu, eta 13 lasterketetarako kartelak prest ditugu iada, zuen gustokoak izatea espero dugu: Jarraitu irakurtzen

Astigarraga eta Trintxerpeko argazkiak

2015-07-18-Astigarraga-01Argazkilari on baten falta, Astigarragako lasterketaren irabazleen argazki soltea argitaratu dugu, saria jasotzeko momentukoa, lasterketaren irudiren bat ezin eskaintzeaz goibel. Baina goibeltasuna alaitasun bilakatu da, ikusi dugunean OgiBerri Azkuene Triatloi Taldeak (OBATT) bere Facebook-eko orrian lasterketa honen hainbat argazki argitaratu dituela, eta baita Trintxerpekoak ere. Ez dira bakarrak izan, ekarpenak egin dituzte ere  Ander Jakak eta Igor Fuentesek. Ikusi nahi dituzue? Jarraitu irakurtzen

Astigarraga eta Trintxerpeko sailkapena

2015-Trintxerpe-podium Iragartzen aritu garen bezala,  lasterketez betetako asteburua izan dugu, larunbatean Astigarragako lasterketarekin, eta Trintxerpekoa igandean. Astigarragako berezko ibilbide gogorrari bero hezea gehitu zitzaion, parte-hartzaileei lana konplikatu ziena. Irteera-puntuan eguraldi-iragarpenaz hitz egiten zen, arratsalderako euria iragarria zuena, baina hau ez zen lasterkariak freskatzeko garaiz iritsi. Txalotzekoa ikusleen eskuzabaltasuna korrikalariak freskatzeko ahaleginetan, mangera eta guzti, korrikalariok zalantzarik gabe eskertu genuena. Guztira 74 helmugaratzeekin, lehenengo gizona Imanol González Gete izan zen 28:18 denborarekin, eta lehen emakumea Lurdes Colomo Artola 32:00 denborarekin. Astigarragako lehen gizona Garo Etxebeste Arrieta izan zen 31:12 denborarekin, eta Astigarragako lehen emakumea Shandra Rodrigo Jimenes 33:29 denborarekin.

Igande goizean Trintxerpen errepikatu zutenek diote beroa ez zela Astigarragan bezain itogarria izan, eta gustorago korritu ahal izan zen. Dena den, baziren batzuk ez zutenak ezberdintasuna somatu, gehiegi lo egin gabe agertu zirenak, afari eta ospakizun-gau baten ondoren. Seguruenik hau ez zitzaien honakoei gertatu: José Antonio Gómez, lehenengo gizona, 16:48 denborarekin; Ana Cruz Oyarzabal, lehen emakumea, 20:38 denborarekin; José Manuel Navarra García, Trintxerpeko lehena, 19:19 denborarekin; eta Imanol Etxebeste Entenza Trintxerpe KAko lehena, 18:50 denborarekin. Bitxikeri bezala, Trintxerpeko Krossa nazioartekoa izan zen, Frantziatik Olivier Mato Rouet eta Txekiar Errepublikatik Jiri Zakrauski korrikalarien partehartzearekin. Trintxerpe mugen gainetik!

Jarraitu irakurtzen

Izen-emateak aurrera doaz…

03.elegir carreraAstigarragako lasterketarako lau egun eta Trintxerpeko frogarako bost geratzen direlarik, izen-emateek erritmo ona daramate. Astigarragaren kasuan, 23 izen-emate daramagu iada. Ez dago batere gaizki, kontutan hartuta gure korrikalariek azken egunera arte itxoiteko ohitura dutela izena emateko. Asteburua gerturatu ahala, izen-emateen gorakada garrantzitsua espero dugu. Trintxerperen kasuan askoz hobeto doa: guztira 35 izen-emate ditugu, iazko parte-hartzaile kopurua gainditzeko 5en faltan. Asteburuaren ondoren ikusiko dugu lasterketa hauen partehartzearen eboluzioaz esan genuena mantentzen dugun, edo zerbait aldatu behar dugun, hobera, espero. Jarraitu irakurtzen