Éxito del Memorial Markel Txapeldun en Altza, este domingo a Herrera

IMG-20160607-WA0002 Este domingo pasado celebramos el Memorial Markel Txapeldun, y podemos decir que fue un éxito absoluto. Tomaron la salida alrededor de 300 personas, y en total 164 adultos completaron las dos vueltas del circuito corriendo. Sólo 2 juveniles se animaron con la misma hazaña, y el resto dieron una única vuelta o hicieron el recorrido andando. Pero la carrera no fue más que una pequeña parte de lo que terminó ocurriendo en Altza, que como anunciábamos, se tiñó de naranja. Si queréis conocer los detalles de lo que ocurrió y de las reacciones públicas suscitadas, pasad por el evento registrado en Facebook por los organizadores. Jarraitu irakurtzen

CG2016ko kartela eta lasterketen zerrenda


Egun gutxi batzuk besterik ez dira geratzen 2015 amaitzeko, eta 2016rako kartela prest dugu iada, lasterketen egutegiarekin. Berritasuna dugu korrikalari guztiok maite dugun lasterketa bat erortzen zaigula, Sudur Krosa, bere jarraitasuna bermatuko lukeen talde antolatzailea ez baitu oraindik lortu. Kontran, bi lasterketa berri ditugu: I. Markel Txapeldun Oroigarria, ekainaren 4an (honekin Altzako Herri Bira berreskuratzen dugu, 2014an azkenaldiz ospatu zena), eta I. Mugen Lasterketa, urriaren 1ean. Hauen inguruko informazio guztia aurrerago zabalduko dugu. Honela 2015eko 12 lasterketa 13 izatera pasako dira 2016an. Oraingoan aurreratu nahi izan dugu, eta 13 lasterketetarako kartelak prest ditugu iada, zuen gustokoak izatea espero dugu: Jarraitu irakurtzen

Herrerako Krossa 1990ean

1990-03-19-DV-Herrera Trintxerpe AKko kidea zein Challenge Gipuzkoako ohizko korrikalaria den Imanol Etxebestek egunkari-zati hau bidaltzen digu. Diario Vasco-ko 1990eko martxoak 19ko edizioarena da, eta bertan esaten zaigu urte horretako Herrerako Krossean erraztasunez gailendu zirela Antonio Peula arabarra (elitezko korrikalaria) gizonen mailan, eta Lourdes Gabarain tolosarra (maratoian aitzindaria) emakumeen mailan. Jarraitu irakurtzen

Nor zen…?

dori Challenge Gipuzkoa osatzen duten hamabi lasterketatik lau, aparteko lau pertsonen oroimenera espreski dedikatuak daude: Herrerakoa Iokin Intxaustiri, Trintxerpekoa Julio Montoyari,  Jolastokietakoa José María Villar-i, eta Faro de la Plata Igoera Juanma Acuñari. Hala ere, irteera-puntuan biltzen diren korrikalarietako asko ez dira inoiz haiekin bildu, eta are gehiago, ez dakite nortzuk ziren, zer egin zuten edo zergatik egiten zaien omenaldia.

Horregatik lau gizon hauen oroimena berreskuratzeko konpromezua hartu dugu, haiei buruzko informazioa bilduz eta argitara emanez. Iokin Intxausti “Pipas”ekin hasi ginen, eta pixkanaka, Julio Montoyarekin jarraitu izan dugu, Trintxerpeko lasterketaren fitxan hari buruzko aipamen labur bat gehituaz. Baina laguntza behar dugu aurrera egiteko: haiei buruzko pasadizo eta bitxikeriak behar ditugu, argazkiak… edozer izango zaigu baliagarri. Challenge Gipuzkoako beteranoei deia egiten diegu, dakitena konta diezaguten, honako edozein bidetatik:

  • Hemen bertan iruzkina idatziaz
  • Facebook bitartez idatziz
  • Twitter bitartez idatziz
  • Posta elektronikoaz hona idatziz: info ABILDUA challengegipuzkoa.com

Bildutako guztia lasterketa bakoitzaren fitxan gehituko dugu, haietan parte hartzen duen edonork jakin ahal izan dezan nortzuk izan ziren kartelen buruan agertzen diren pertsona aparteko horiek.

Herrera 2015: argazkiak eta sailkapena

2015-06-14-herrera-AJ1Pasatako igandean Herrerako krossa ospatu dugu, beste behin  Iokin Intxausti “Pipas”-en omenez. Parte-hartzaileen kopurua bajua izan bada ere (32 guztira), seguruenik asteburu hontan beste hainbat lasterketa ospatu direlako aldi berean, eguraldi eta umore onak lasterketa eder batetaz ia familian disfrutatzen lagundu digute. Helmuga zeharkatu duen lehen gizona Víctor Madejón izan da, 21:21 denborarekin, eta lehen emakumea Claudia Behobide, 23:10 denborarekin Jarraitu irakurtzen

Nor zen Iokin Intxausti “Pipas”?

IokinIntxaustiPipas Herrerako krosarekin Iokin Intxausti “Pipas”-i egiten zaio omenaldia, baina, nor zen “Pipas”? Artikulu interesgarria topatu dugu, lasterketaren historia zein Herrera KErena azaltzen duena, eta baita “Pipas”ena ere:

“(…) Pasó (…) a liderar la sección de Deportes del C. D. Herrera, desde los años 50 hasta que cedió la responsabilidad a su yerno, Antxon Seges. (…) Además de su participación en toda serie de eventos de Herrera y del resto de Altza, donde fuera requerido, ponía a disposición de cualquier club o asociación de la provincia, toda la estructura que había sabido crear (equipo, materiales, conocimientos…) para promocionar el atletismo. Las generaciones que han continuado su labor intentan mantener su espíritu a pesar de enfrentarse a nuevos retos, a nuevas condiciones, a nuevos tiempos. (…)”

Kirola egin, leiatu, ondo pasatu, luntx bikaina jan… dagoeneko beste arrazoi bat duzu igande hontan Herreratik agertzeko: atletismo herrikoiaren alde ahalegin guztiak egin zituen aparteko gizon bati omenaldia egitea.