Jolastokieta 2016: fotos y clasificación

2016-09-10-jolstokieta-01Este sábado hemos corrido la XXXI edición del Cross de Jolastokieta, con una participación modesta pero sensiblemente mayor a la del año pasado. Han sido 35 los/las korrikalaris que no se han asustado ante el calor y han completado el recorrido que, este año sí, ha consistido en tres vueltas al circuito.
Jarraitu irakurtzen

Challenge Gipuzkoako sailkapen orokorraren eguneraketa

Trintxerpe eta Astigarragako lasterketen sailkapenak argitaratzearekin batera behin-behineko sailkapen orokorra argitaratu genuen, Astigarragako sailkapenean hutsuneak betetzearen zain. Aurrerago zarata handirik gabe Loiolako eta Adunako sailkapenak argitaratu genituen, modu telegrafikoan, hondartza, Aste Nagusiko suak eta garagardoaren artean topatutako tartetxo batean, sailkapen orokorra nola geratzen zen argitaratu gabe. Jarraitu irakurtzen

CG2016ko kartela eta lasterketen zerrenda


Egun gutxi batzuk besterik ez dira geratzen 2015 amaitzeko, eta 2016rako kartela prest dugu iada, lasterketen egutegiarekin. Berritasuna dugu korrikalari guztiok maite dugun lasterketa bat erortzen zaigula, Sudur Krosa, bere jarraitasuna bermatuko lukeen talde antolatzailea ez baitu oraindik lortu. Kontran, bi lasterketa berri ditugu: I. Markel Txapeldun Oroigarria, ekainaren 4an (honekin Altzako Herri Bira berreskuratzen dugu, 2014an azkenaldiz ospatu zena), eta I. Mugen Lasterketa, urriaren 1ean. Hauen inguruko informazio guztia aurrerago zabalduko dugu. Honela 2015eko 12 lasterketa 13 izatera pasako dira 2016an. Oraingoan aurreratu nahi izan dugu, eta 13 lasterketetarako kartelak prest ditugu iada, zuen gustokoak izatea espero dugu: Jarraitu irakurtzen

Jolastokieta: azken eguna aurretiazko izen-ematerako

2015-cartel-jolastokietaBaietz ba, bihar dela, dagoeneko iritsi dela Jolastokietako Jaietako Krossa! Hain azkar?, oporretatik itzuli berriak gara-eta! Tira, tira, jantzi zapatilak, eta korritzera! Gainera eguraldi freskoa izango dugu, ea euria egiten duen! Gaur aurretiazko izenematerako azken eguna. Bihar, irteera-puntuan, 3 eurotxo garestiago. Eta opari, un perrito piloto… zera, barkatu…  Zilarraren Itsarargirako dortsala.

11 egun Jolastokietarako, eta Zilarrarren Itsasargirako dortsala opari

2015-cartel-jolastokieta Hamaika egun geratzen dira Jolastokietako lasterketa hasteko, oporretatik bueltan entrenamenduei berriro ekiteko aitzakirik onena.  Auzoa jaietan aurkituko dugu, beraz lasterketaren ondoren jai-aktibitate ezberdinak aurkituko ditugu. Ez ahaztu izena ematea! Izen-ematearekin batera, Zilarraren Itsasargira Igoerarako dortsala opari.

Nor zen…?

dori Challenge Gipuzkoa osatzen duten hamabi lasterketatik lau, aparteko lau pertsonen oroimenera espreski dedikatuak daude: Herrerakoa Iokin Intxaustiri, Trintxerpekoa Julio Montoyari,  Jolastokietakoa José María Villar-i, eta Faro de la Plata Igoera Juanma Acuñari. Hala ere, irteera-puntuan biltzen diren korrikalarietako asko ez dira inoiz haiekin bildu, eta are gehiago, ez dakite nortzuk ziren, zer egin zuten edo zergatik egiten zaien omenaldia.

Horregatik lau gizon hauen oroimena berreskuratzeko konpromezua hartu dugu, haiei buruzko informazioa bilduz eta argitara emanez. Iokin Intxausti “Pipas”ekin hasi ginen, eta pixkanaka, Julio Montoyarekin jarraitu izan dugu, Trintxerpeko lasterketaren fitxan hari buruzko aipamen labur bat gehituaz. Baina laguntza behar dugu aurrera egiteko: haiei buruzko pasadizo eta bitxikeriak behar ditugu, argazkiak… edozer izango zaigu baliagarri. Challenge Gipuzkoako beteranoei deia egiten diegu, dakitena konta diezaguten, honako edozein bidetatik:

  • Hemen bertan iruzkina idatziaz
  • Facebook bitartez idatziz
  • Twitter bitartez idatziz
  • Posta elektronikoaz hona idatziz: info ABILDUA challengegipuzkoa.com

Bildutako guztia lasterketa bakoitzaren fitxan gehituko dugu, haietan parte hartzen duen edonork jakin ahal izan dezan nortzuk izan ziren kartelen buruan agertzen diren pertsona aparteko horiek.