Challenge Gipuzkoako sailkapen orokorraren eguneraketa

Trintxerpe eta Astigarragako lasterketen sailkapenak argitaratzearekin batera behin-behineko sailkapen orokorra argitaratu genuen, Astigarragako sailkapenean hutsuneak betetzearen zain. Aurrerago zarata handirik gabe Loiolako eta Adunako sailkapenak argitaratu genituen, modu telegrafikoan, hondartza, Aste Nagusiko suak eta garagardoaren artean topatutako tartetxo batean, sailkapen orokorra nola geratzen zen argitaratu gabe. Jarraitu irakurtzen

Loiola: hiru egun lasterketa hasteko

Hiru egun geratzen dira Loiolako lasterketa hasteko, San Inazio egunean ospatzen dena, giputxi guztien zaindaria, ibilbide laua duen lasterketa, marka pertsonala hobetzeko aproposa. Gainera auzoa jaietan aurkituko dugu. Iada mugimendua somatzen da izen-emateen zerrendan. Testu hau idaztean 43 izen daramatzagu, iazko 113 partehartzaileen herena baino gehiago Ez ahaztu izena ematea!

CG2016ko kartela eta lasterketen zerrenda


Egun gutxi batzuk besterik ez dira geratzen 2015 amaitzeko, eta 2016rako kartela prest dugu iada, lasterketen egutegiarekin. Berritasuna dugu korrikalari guztiok maite dugun lasterketa bat erortzen zaigula, Sudur Krosa, bere jarraitasuna bermatuko lukeen talde antolatzailea ez baitu oraindik lortu. Kontran, bi lasterketa berri ditugu: I. Markel Txapeldun Oroigarria, ekainaren 4an (honekin Altzako Herri Bira berreskuratzen dugu, 2014an azkenaldiz ospatu zena), eta I. Mugen Lasterketa, urriaren 1ean. Hauen inguruko informazio guztia aurrerago zabalduko dugu. Honela 2015eko 12 lasterketa 13 izatera pasako dira 2016an. Oraingoan aurreratu nahi izan dugu, eta 13 lasterketetarako kartelak prest ditugu iada, zuen gustokoak izatea espero dugu: Jarraitu irakurtzen

Loiola 2015: kronika, argazkiak eta sailkapena

2015-07-31-loiola-OBATT-07Ostiral hontan Loiolan egin genuen korrika hogeita hamargarren aldiz. Korrika egiteko gogoaz jaiki ginen, San Inazion aurkitu ohi ez dugun zerbait ospatuz: euria. Halako freskagarriarekin, Loiolakoa bezain laua den lasterketak marka pertsonala egitera gonbidatzen zuen. Irteera baino minutu batzuk lehenago antolatzaileek euriaren iturria ixteko erabaki polemikoa hartu zuten, beraz, lasterketa freskoa izan genuen, baina lehorra. Jarraitu irakurtzen

Loiolako izen-emateak aurrera doaz

inscripcionLau egun geratzen dira Loiolako lasterketarako, San Inazio egunean ospatzen dena, giputxi guztien zaindaria (ostirala, jaieguna, ez ahaztu), eta iada mugimendua somatzen da izen-emateen zerrendan. Testu hau idaztean 38 izen daramatzagu, iazko 105 partehartzaileen herena baino gehiago. Azken urteotako progresioa jarraitzen badugu, 110 korrikalari baino gehiago bildu beharko genituzke lasterketa honetan. Jarraitu irakurtzen