Sei egun CG2016ren amaierarako, Martutenen

13.cartel-2016-martutene

Urtero urriak 12an egin bezala, datorren asteazkenean aurtengo Challenge Gipuzkoari amaiera emango diogu  Martutenen. Ezin duzue lasterketa hau galdu, denboraldiko azkena delako, opari apartak zozketatuko direlako, eta lasterketa honetan hainbat korrikalarik jokoan dutelako bai Sailkapen Orokorreko postua, bai amaierako festako zozketako partehartzea.

Lasterketaren hasieran ezarri genuen zozketan parte hartzeko gutxienez programatutako 13 lasterketatik 11tan parte hartu behar zela.  Mugen lasterketa bertan behera geratu zenean, gutxieneko hori 9ra jaistea erabaki genuen, iazko kopuru bera. Honela, dagoeneko 9 lasterketatan parte hartu dutenek zuzenean izango dute partehartzea zozketan, Martutenen parte hartu edo ez. Aldiz, 8 lasterketatan parte hartu dutenek azken aukera izango dute, datorren asteazkenean korrika egitera etorriaz.

Hauek dira zozketan parte hartzeko eskubidea iadanik irabazi dutenak:

lasterketak korrikalari
11 ANA RUIPEREZ CANUTO
11 PEDRO SECO PILAR
10 JEXUX ORBEGOZO IBARGUREN
10 MATEO GONZALEZ ETXARRI
10 VICTOR MADEJON SANCHEZ
9 MARCOS ARRIARAN RODRIGUEZ
9 MARION ARRIARAN
9 MERTXE CASAS SANCHEZ

Eta hauek hura irabaziko dutenak Martutenen parte hartzen badute:

lasterketak korrikalari
8 MONTSE GARMENDIA VARELA
8 STEFANO GHIZZI GHIZZI
8 TANIA ARRIARAN
8 JOSE MARI VINIEGRA PEREZ
8 IBAI BERACIERTO ESPADA
8 EMILIANO MARTIN MORO

Bidebatez gogoratzen dizuegu datorren  azaroak 24 Challenge Gipuzkoa 2016ko amaierako festa izango dela, eta iragartzen dugu honako korrikalariek 2017ko denboraldiko Dortsal Bakarra dohain izango dutela, denboraldi honetan zehar ezin izan dutelako izen-emate orokorra behar bezala erabili:

  • PEIO FADRIQUE
  • IÑIGO AGIRRE MONTERO
  • ANGELA GONZALEZ CANO
  • MARISOL MARTINEZ
  • MARINA GONZALEZ BURGOS
  • DANIEL MARTINEZ PIQUERAS

Honako korrikalariek, arrazoi beragtik, 2017ko denboraldiko Dortsal Bakarra erdi-prezioan eskuratu ahal izango dute:

  • ANDER JAKA
  • IÑIGO ECHEGARAY
  • ERIK MARTINENA

Martutenen ikusiko dugu elkar!

Zilarraren Itsasargia 2016: argazkiak eta sailkapena

2016-09-24_itsasargia_23

Larunbata honetan Zilarraren Itsasargira XVI Igoera ospatu dugu, laugarren urtez Juanma Acuña lagunaren oroimenari dedikatua. 43 korrikalarik zeharkatu dute helmuga, Pasai San Pedroko frontoitik abiatuta Zilarraren Itsasargiraino igo eta berriro jaitsi ondoren, honela ibilbide gogorra osatuaz, 4 Km. baino apur bat gehiago besterik ez neurtu arren, paregabeko kokapenean, eta egun eguzkitsuan.

Jarraitu irakurtzen

CG2016ko kartela eta lasterketen zerrenda


Egun gutxi batzuk besterik ez dira geratzen 2015 amaitzeko, eta 2016rako kartela prest dugu iada, lasterketen egutegiarekin. Berritasuna dugu korrikalari guztiok maite dugun lasterketa bat erortzen zaigula, Sudur Krosa, bere jarraitasuna bermatuko lukeen talde antolatzailea ez baitu oraindik lortu. Kontran, bi lasterketa berri ditugu: I. Markel Txapeldun Oroigarria, ekainaren 4an (honekin Altzako Herri Bira berreskuratzen dugu, 2014an azkenaldiz ospatu zena), eta I. Mugen Lasterketa, urriaren 1ean. Hauen inguruko informazio guztia aurrerago zabalduko dugu. Honela 2015eko 12 lasterketa 13 izatera pasako dira 2016an. Oraingoan aurreratu nahi izan dugu, eta 13 lasterketetarako kartelak prest ditugu iada, zuen gustokoak izatea espero dugu: Jarraitu irakurtzen

Martutene 2015: kronika eta sailkapena

20151012-martutene-podiumAtzo beste behin Martuteneko Jaietako Krossa korritu genuen, eta 24 dira iada, Challenge Gipuzkoako gainontzeko lasterketekin batera hamabi gehitzen dituena,  lasterketa herrikoien sorta honen hamairugarren edizio bikainari amaiera jarriaz. Partehartze apalaren beldur ginen, korrikalari batzuek hiru eguneko asteburua gure mugetatik kanpo ihesalditxo bat egiteko aprobetxatuko zutelakoan, eta beste batzuek hankei atsedena hartzen utziko zietelakoan, bezperan 3 Hondartzetako lasterketa jendetsuan parte hartu eta gero. Ez zen hala izan: baten bat falta izan bazen ere, Martutenen hainbat ohizkook eta beste hainbeste hasi berriek ikusi genuen elkar, batzuk fresko eta beste batzuk hankak oraindik kargatuak, Kontxatik zapatilei gogor emanda paseatu ondoren. Guztira 85 korrikalari, 2014an baino hogeita hamar atleta gehiago, ia 2013an bezainbeste. Jarraitu irakurtzen

Challenge Gipuzkoak behar zaitu

iwu Irakurtzen duzun bezala, Challenge Gipuzkoak behar zaitu, arrazoi erraz batengatik: zu gabe ez da ezer. Lasterketa herrikoien multzo hau existitzen da eskuzabaltasunez euren denbora lasterketak antolatzera dedikatzen duten pertsona anonimoei esker, kirola eta besteokin jaia konpartitzea maite dutelako. Gainera existitzen dira antolatzaileei inoiz ez zaielako falta bolondresen laguntza lasterketa batek behar bezala funtzionatzeko behar dituen zereginetarako. Baina hau ez da nahikoa, lasterketa apalenek ere kostu ekonomikoa dutelako, izen-ematearen prezioarekin kubritzen ez dena, eta ezin izango litzatekeena asumitu babesle eta laguntzailerik gabe. Noski, honek guztiak ez luke zentzurik izango korrikalaririk gabe.

Lasterketa bat aurrera eramateko beharrezkoa den jende hau guztia zure bizilagunak dira, zure lankideak, autobusean edo okindegian topatzen duzun jendea. Ez dira aparteko jendea, ZU BEZALAKOAK dira. Haiek gabe, zu gabe, Challenge Gipuzkoa ez da existitzen. Jarraitu irakurtzen

Challenge-en partehartzearen eboluzioa 2010etik

evolutionKorrika egitea modan da, horregatik iada ez da “korrika egitea” deitzen, running baizik, eta egunez egun lasterketa berriak sortzen dira, ibilbide ikusgarri eta babesle zaratatsuekin, banatu beharreko pastela bihurtu den horretan erabiltzaile-kuota biltzen saiatzen direnak. Azkenaldian korrikalariok jakin izan dugu oin bat eta ondoren bestea jartzea bezain sinplea den zerbait, orain merkatua dela. Lasterketa jendetsuekin, antzaz mugarik gabeko publizitate-aurrekontua dutenak, Challenge Gipuzkoako egutegia osatzen duten auzoko lasterketa umilak bezalakoek geroz eta zailago dute irteera puntuan pertsona talde duin bat biltzea. Ironikoa da, geroz eta jende gehiago dago korrika egitera zaletua, eta hala ere antolatzaileentzako geroz eta zailagoa da babesleak lortu eta lasterketa herrikoi bat aurrera ateratzea.

Jarraitu irakurtzen

Challenge Gipuzkoa zure agendan

agenda Hitzordurik galdu nahi ez duenarentzako, Challenge Gipuzkoako lasterketen erregistroa sortu dugu Google Calendar-en, online kontsultatu daitekeena, edo  ICS artxibo bezala deskargatu daitekeena. Honek aukera emango digu egutegia gure agendan gehitzeko, bai Google Calendar bitartez harpidetuz bai lasterketak gure Google-eko, Outlook-eko, iCloud-eko, Yahoo-ko edo erabiltzen dugun bestelako agenda elektronikora gehituz. Iada ez duzu aitzakirik hurrengo lasterketa noiz den ahazteko, irteeran zu ikustea espero dugu!
Jarraitu irakurtzen