Pasaiako Mendi Lasterketaren sailkapena

2016-04-16-pml-02

Larunbata honetan Pasaiako Mendi Lasterketaren bederatzigarren edizioa ospatu izan dugu, eta partehartze mailan errekorra hautsi nahi bagenuen ere, azkenean 2014 eta 2015eko partehartze-kopuruen azpitik geratu izan gara. Iazko 115 korrikalaritik aurten 71ra erori gara. Suposatzen dugu eguraldi txarrak eragin izan duela, eta baita asteburu berean beste hainbat lasterketa ospatu izanak. Seguraski ere akatsen bat izan dugu lasterketaren hedapenean. Hala ere, froga honen 13 Km-ak korritzera ausartu zirenek ibilbide eder batetaz disfrutatu zuten. Jarraitu irakurtzen

Zirrara Pasaian

2015-04-11-pml-hitza_0405

Bi egun, hori da Pasaiako Mendi Lasterketarako geratzen dena, eta gaur lortutako 62 izen-emateak iaz hiru egunen faltan lortu genituen arren, oso emaitza onak espero ditugu.

Ikuspegi kolektibotik, partehartze mailan errekorra haustea nahi genuke. Banakako ikuspegitik, norberak bere helburu propioak ditu, Imanol Etxebestek bezala, Trintxerpe Klub Atletikoko kide nabarmena den korrikalariak, marka-gosea duena, eta Facebook-en proposatutako jokuan iaz egindako denbora bikaina (1o2m53s) hobetzea helburu duela adierazi du. Aurresandako denbora betetzen badu, jokuan Iban Estebez korrikalariari aurrea hartuko dio, 32 punturekin jokuaren sailkapenaren burua dena, Ibaetan bere denbora asmatzeko 28 segundu falta izan zitzaizkion-eta. Estebez ez da agertzen izen-emateen zerrendan, beraz, azken momentuan parte hartzea erabakitzen ez badu, Etxebestek aparteko aukera izango du aurrea hartzeko.

Beste sailkapenean, Dortsal Bakarreko korrikalariena,  Ángela González da nagusi, alde handiarekin. Beraz, gainontzeko partehartzaileek ahalegin handia egin beharko dute lehen postua kendu nahi badiote.

Pasaia, hasi da atzerakontua

2015-04-11-pml-hitza_0368

Bost egun besterik ez dira geratzen Pasaiako Mendi Lasterketaren bederatzigarren edizioari hasiera emateko, eta izen-emateen zerrenda berotzen hasia da, 48 izenekin. Beti bezala, lasterketa-aurreko azken egunetan mugimendua ikusiko dugu, eta irteera-puntuan kopuru hau hirukoiztea espero dugu. Partehartzea zalantzan duenarentzako, Laister-ek edonor konbenzitzeko argudioa mahaigaineratu du: 150 izen-emate lortzen badira Laister-ek bi zapatila-pare zozketatuko ditu. Jarraitu irakurtzen

10 egun Pasaian korritzeko, errekorra izango dugu? Eta zozketa?

02.cartel-2016-pml

10 egun geratzen dira Pasaiako Mendi Lasterketarako, eta dagoeneko izen-emateetan mugimendua somatzen da: 38 korrikalari ausarta, 13 Km korrituko dituztenak, gehiena mendian zehar. Partehartze-errekorra hautsiko al dugu, 150 izen-emateak gaindituko al ditugu? Ez dezagun ahaztu kopuru horretara helduz gero, Laisterek zapatilak zozketatuko dituela berriro.

Oraingoz errekorrak hausten ez dituena emakumeen partehartzea da. Orain dela aste batzuk ikusi genuen 2 izen-emate besterik ez zirela emakumeenak, %14a, iazko emakumeen partehartzearen azpitik, %16,5ekoa izan zena. Gaur 5 dira iada zerrendako emakume ausartak, baina izen-emateen %13 besterik ez dute suposatzen. Aste t’erdi geratzen da zerrenda iraultzeko, beraz, neskak, zeren zai gaude? Pasaian ikusiko dugu elkar!

CG2016ko kartela eta lasterketen zerrenda


Egun gutxi batzuk besterik ez dira geratzen 2015 amaitzeko, eta 2016rako kartela prest dugu iada, lasterketen egutegiarekin. Berritasuna dugu korrikalari guztiok maite dugun lasterketa bat erortzen zaigula, Sudur Krosa, bere jarraitasuna bermatuko lukeen talde antolatzailea ez baitu oraindik lortu. Kontran, bi lasterketa berri ditugu: I. Markel Txapeldun Oroigarria, ekainaren 4an (honekin Altzako Herri Bira berreskuratzen dugu, 2014an azkenaldiz ospatu zena), eta I. Mugen Lasterketa, urriaren 1ean. Hauen inguruko informazio guztia aurrerago zabalduko dugu. Honela 2015eko 12 lasterketa 13 izatera pasako dira 2016an. Oraingoan aurreratu nahi izan dugu, eta 13 lasterketetarako kartelak prest ditugu iada, zuen gustokoak izatea espero dugu: Jarraitu irakurtzen

Challenge Gipuzkoak behar zaitu

iwu Irakurtzen duzun bezala, Challenge Gipuzkoak behar zaitu, arrazoi erraz batengatik: zu gabe ez da ezer. Lasterketa herrikoien multzo hau existitzen da eskuzabaltasunez euren denbora lasterketak antolatzera dedikatzen duten pertsona anonimoei esker, kirola eta besteokin jaia konpartitzea maite dutelako. Gainera existitzen dira antolatzaileei inoiz ez zaielako falta bolondresen laguntza lasterketa batek behar bezala funtzionatzeko behar dituen zereginetarako. Baina hau ez da nahikoa, lasterketa apalenek ere kostu ekonomikoa dutelako, izen-ematearen prezioarekin kubritzen ez dena, eta ezin izango litzatekeena asumitu babesle eta laguntzailerik gabe. Noski, honek guztiak ez luke zentzurik izango korrikalaririk gabe.

Lasterketa bat aurrera eramateko beharrezkoa den jende hau guztia zure bizilagunak dira, zure lankideak, autobusean edo okindegian topatzen duzun jendea. Ez dira aparteko jendea, ZU BEZALAKOAK dira. Haiek gabe, zu gabe, Challenge Gipuzkoa ez da existitzen. Jarraitu irakurtzen

Challenge-en partehartzearen eboluzioa 2010etik

evolutionKorrika egitea modan da, horregatik iada ez da “korrika egitea” deitzen, running baizik, eta egunez egun lasterketa berriak sortzen dira, ibilbide ikusgarri eta babesle zaratatsuekin, banatu beharreko pastela bihurtu den horretan erabiltzaile-kuota biltzen saiatzen direnak. Azkenaldian korrikalariok jakin izan dugu oin bat eta ondoren bestea jartzea bezain sinplea den zerbait, orain merkatua dela. Lasterketa jendetsuekin, antzaz mugarik gabeko publizitate-aurrekontua dutenak, Challenge Gipuzkoako egutegia osatzen duten auzoko lasterketa umilak bezalakoek geroz eta zailago dute irteera puntuan pertsona talde duin bat biltzea. Ironikoa da, geroz eta jende gehiago dago korrika egitera zaletua, eta hala ere antolatzaileentzako geroz eta zailagoa da babesleak lortu eta lasterketa herrikoi bat aurrera ateratzea.

Jarraitu irakurtzen

Pasaia: argazki gehiago

2015-04-11-pml-DSCN0616Atzo HITZAk argitaratutako argazkiak partekatu genituen, eta gaur beste hainbat argazki erakusten dizkizuegu, hauek Trintxerpe Klub Atletikoarenak. Argazkien artean emakumeen podiuma, gizonen podiuma, eta lasterketaren argazkiak aurkituko dituzue, azken hauek ibilbidearen punturik gogorrenetarikoetan. Argazki gehiago lortu ahala, argitaratuko ditugu. Ekitaldiaren argazkiak egin dituzuenok, animatu zaitezte Internetera igo eta partekatzera. Jarraitu irakurtzen