Challenge Gipuzkoako sailkapen orokorraren eguneraketa

Trintxerpe eta Astigarragako lasterketen sailkapenak argitaratzearekin batera behin-behineko sailkapen orokorra argitaratu genuen, Astigarragako sailkapenean hutsuneak betetzearen zain. Aurrerago zarata handirik gabe Loiolako eta Adunako sailkapenak argitaratu genituen, modu telegrafikoan, hondartza, Aste Nagusiko suak eta garagardoaren artean topatutako tartetxo batean, sailkapen orokorra nola geratzen zen argitaratu gabe. Jarraitu irakurtzen

(Español) Trintxerpe y Astigarraga 2016, clasificación

2016-07-16-astigarragaTal y como veníamos anunciando, este fin de semana tuvimos doblete de carreras, en Astigarraga el sábado y en Trintxerpe el domingo. Con 57 korrikalaris, Astigarraga sufre una caída en la participación, desde los 74 del año pasado. Trintxerpe, por su parte, repite la cifra de 50 participantes del año pasado, cifra que no está nada mal, teniendo en cuenta el intenso calor que hemos padecido en ambas carreras. Jarraitu irakurtzen

Asteburua lasterketaz-lasterketa: Astigarraga eta Trintxerpe

inscripcion Aurten ere Astigarragak eta Trintxerpek asteburua partekatuko dute: larunbata 16an Astigarragako lasterketa izango dugu, eta igandea 17an Trintxerpekoa. Lehenengoa, ibilbide polita duen lasterketa, herri-tarteak eta landa-bidea nahasten dituena, eta gainera herria jaietan aurkituko dugu. Bigarrena, egutegiko jaitsierarik suizidena duen lasterketa, eta herria jaietan ere. Ez ahaztu izena ematea!

CG2016ko kartela eta lasterketen zerrenda


Egun gutxi batzuk besterik ez dira geratzen 2015 amaitzeko, eta 2016rako kartela prest dugu iada, lasterketen egutegiarekin. Berritasuna dugu korrikalari guztiok maite dugun lasterketa bat erortzen zaigula, Sudur Krosa, bere jarraitasuna bermatuko lukeen talde antolatzailea ez baitu oraindik lortu. Kontran, bi lasterketa berri ditugu: I. Markel Txapeldun Oroigarria, ekainaren 4an (honekin Altzako Herri Bira berreskuratzen dugu, 2014an azkenaldiz ospatu zena), eta I. Mugen Lasterketa, urriaren 1ean. Hauen inguruko informazio guztia aurrerago zabalduko dugu. Honela 2015eko 12 lasterketa 13 izatera pasako dira 2016an. Oraingoan aurreratu nahi izan dugu, eta 13 lasterketetarako kartelak prest ditugu iada, zuen gustokoak izatea espero dugu: Jarraitu irakurtzen

Astigarraga eta Trintxerpeko argazkiak

2015-07-18-Astigarraga-01Argazkilari on baten falta, Astigarragako lasterketaren irabazleen argazki soltea argitaratu dugu, saria jasotzeko momentukoa, lasterketaren irudiren bat ezin eskaintzeaz goibel. Baina goibeltasuna alaitasun bilakatu da, ikusi dugunean OgiBerri Azkuene Triatloi Taldeak (OBATT) bere Facebook-eko orrian lasterketa honen hainbat argazki argitaratu dituela, eta baita Trintxerpekoak ere. Ez dira bakarrak izan, ekarpenak egin dituzte ere  Ander Jakak eta Igor Fuentesek. Ikusi nahi dituzue? Jarraitu irakurtzen

Astigarraga eta Trintxerpeko sailkapena

2015-Trintxerpe-podium Iragartzen aritu garen bezala,  lasterketez betetako asteburua izan dugu, larunbatean Astigarragako lasterketarekin, eta Trintxerpekoa igandean. Astigarragako berezko ibilbide gogorrari bero hezea gehitu zitzaion, parte-hartzaileei lana konplikatu ziena. Irteera-puntuan eguraldi-iragarpenaz hitz egiten zen, arratsalderako euria iragarria zuena, baina hau ez zen lasterkariak freskatzeko garaiz iritsi. Txalotzekoa ikusleen eskuzabaltasuna korrikalariak freskatzeko ahaleginetan, mangera eta guzti, korrikalariok zalantzarik gabe eskertu genuena. Guztira 74 helmugaratzeekin, lehenengo gizona Imanol González Gete izan zen 28:18 denborarekin, eta lehen emakumea Lurdes Colomo Artola 32:00 denborarekin. Astigarragako lehen gizona Garo Etxebeste Arrieta izan zen 31:12 denborarekin, eta Astigarragako lehen emakumea Shandra Rodrigo Jimenes 33:29 denborarekin.

Igande goizean Trintxerpen errepikatu zutenek diote beroa ez zela Astigarragan bezain itogarria izan, eta gustorago korritu ahal izan zen. Dena den, baziren batzuk ez zutenak ezberdintasuna somatu, gehiegi lo egin gabe agertu zirenak, afari eta ospakizun-gau baten ondoren. Seguruenik hau ez zitzaien honakoei gertatu: José Antonio Gómez, lehenengo gizona, 16:48 denborarekin; Ana Cruz Oyarzabal, lehen emakumea, 20:38 denborarekin; José Manuel Navarra García, Trintxerpeko lehena, 19:19 denborarekin; eta Imanol Etxebeste Entenza Trintxerpe KAko lehena, 18:50 denborarekin. Bitxikeri bezala, Trintxerpeko Krossa nazioartekoa izan zen, Frantziatik Olivier Mato Rouet eta Txekiar Errepublikatik Jiri Zakrauski korrikalarien partehartzearekin. Trintxerpe mugen gainetik!

Jarraitu irakurtzen

Asteburua lasterketaz-lasterketa: Astigarraga eta Trintxerpe

inscripcionAsteburu interesgarria izango dugu: larunbatean Astigarragako lasterketa izango dugu, eta igandean Trintxerpekoa. Lehenengoa, ibilbide polita duen lasterketa, herri-tarteak eta landa-bidea nahasten dituena, eta gainera herria jaietan aurkituko dugu. Bigarrena, egutegiko jaitsierarik suizidena duen lasterketa, eta herria jaietan ere. Ez ahaztu izena ematea!

Nor zen…?

dori Challenge Gipuzkoa osatzen duten hamabi lasterketatik lau, aparteko lau pertsonen oroimenera espreski dedikatuak daude: Herrerakoa Iokin Intxaustiri, Trintxerpekoa Julio Montoyari,  Jolastokietakoa José María Villar-i, eta Faro de la Plata Igoera Juanma Acuñari. Hala ere, irteera-puntuan biltzen diren korrikalarietako asko ez dira inoiz haiekin bildu, eta are gehiago, ez dakite nortzuk ziren, zer egin zuten edo zergatik egiten zaien omenaldia.

Horregatik lau gizon hauen oroimena berreskuratzeko konpromezua hartu dugu, haiei buruzko informazioa bilduz eta argitara emanez. Iokin Intxausti “Pipas”ekin hasi ginen, eta pixkanaka, Julio Montoyarekin jarraitu izan dugu, Trintxerpeko lasterketaren fitxan hari buruzko aipamen labur bat gehituaz. Baina laguntza behar dugu aurrera egiteko: haiei buruzko pasadizo eta bitxikeriak behar ditugu, argazkiak… edozer izango zaigu baliagarri. Challenge Gipuzkoako beteranoei deia egiten diegu, dakitena konta diezaguten, honako edozein bidetatik:

  • Hemen bertan iruzkina idatziaz
  • Facebook bitartez idatziz
  • Twitter bitartez idatziz
  • Posta elektronikoaz hona idatziz: info ABILDUA challengegipuzkoa.com

Bildutako guztia lasterketa bakoitzaren fitxan gehituko dugu, haietan parte hartzen duen edonork jakin ahal izan dezan nortzuk izan ziren kartelen buruan agertzen diren pertsona aparteko horiek.

Challenge Gipuzkoak behar zaitu

iwu Irakurtzen duzun bezala, Challenge Gipuzkoak behar zaitu, arrazoi erraz batengatik: zu gabe ez da ezer. Lasterketa herrikoien multzo hau existitzen da eskuzabaltasunez euren denbora lasterketak antolatzera dedikatzen duten pertsona anonimoei esker, kirola eta besteokin jaia konpartitzea maite dutelako. Gainera existitzen dira antolatzaileei inoiz ez zaielako falta bolondresen laguntza lasterketa batek behar bezala funtzionatzeko behar dituen zereginetarako. Baina hau ez da nahikoa, lasterketa apalenek ere kostu ekonomikoa dutelako, izen-ematearen prezioarekin kubritzen ez dena, eta ezin izango litzatekeena asumitu babesle eta laguntzailerik gabe. Noski, honek guztiak ez luke zentzurik izango korrikalaririk gabe.

Lasterketa bat aurrera eramateko beharrezkoa den jende hau guztia zure bizilagunak dira, zure lankideak, autobusean edo okindegian topatzen duzun jendea. Ez dira aparteko jendea, ZU BEZALAKOAK dira. Haiek gabe, zu gabe, Challenge Gipuzkoa ez da existitzen. Jarraitu irakurtzen