Zilarraren Itsasargia 2016: argazkiak eta sailkapena

2016-09-24_itsasargia_23

Larunbata honetan Zilarraren Itsasargira XVI Igoera ospatu dugu, laugarren urtez Juanma Acuña lagunaren oroimenari dedikatua. 43 korrikalarik zeharkatu dute helmuga, Pasai San Pedroko frontoitik abiatuta Zilarraren Itsasargiraino igo eta berriro jaitsi ondoren, honela ibilbide gogorra osatuaz, 4 Km. baino apur bat gehiago besterik ez neurtu arren, paregabeko kokapenean, eta egun eguzkitsuan.

Jarraitu irakurtzen

Porrontxo 2016: fotos y clasificación

2016-09-17-porrontxo-10Este sábado hemos corrido la XIX edición del Cross de Fiestas de Porrontxo en Egia, con 61 participantes, uno menos que el año pasado. El primer hombre en atravesar la línea de meta ha sido Ibai Alba, de Hernani, con un tiempo de 19:29, y watch Rocío Risquez la primera mujer, de Egia, con un tiempo de 24:09. El primer hombre de Egia ha sido Xabier Elizalde, con un tiempo de 23:03, y la primera mujer de Egia, obviamente, ha sido Rocío Risquez. Jarraitu irakurtzen

CG2016ko kartela eta lasterketen zerrenda


Egun gutxi batzuk besterik ez dira geratzen 2015 amaitzeko, eta 2016rako kartela prest dugu iada, lasterketen egutegiarekin. Berritasuna dugu korrikalari guztiok maite dugun lasterketa bat erortzen zaigula, Sudur Krosa, bere jarraitasuna bermatuko lukeen talde antolatzailea ez baitu oraindik lortu. Kontran, bi lasterketa berri ditugu: I. Markel Txapeldun Oroigarria, ekainaren 4an (honekin Altzako Herri Bira berreskuratzen dugu, 2014an azkenaldiz ospatu zena), eta I. Mugen Lasterketa, urriaren 1ean. Hauen inguruko informazio guztia aurrerago zabalduko dugu. Honela 2015eko 12 lasterketa 13 izatera pasako dira 2016an. Oraingoan aurreratu nahi izan dugu, eta 13 lasterketetarako kartelak prest ditugu iada, zuen gustokoak izatea espero dugu: Jarraitu irakurtzen

Zilarraren Itsasargia 2015: argazkiak eta sailkapena

IMG_20150926_184206 Badira ordu batzuk Zilarraren Itsasargira XV Igoera ospatu dugula, hirugarren urtez Juanma Acuña lagunaren oroimenari dedikatua. 40 korrikalarik zeharkatu dute helmuga, Pasai San Pedroko frontoitik abiatuta Zilarraren Itsasargiraino igo eta berriro jaitsi ondoren, honela ibilbide gogorra osatuaz, 4 Km. baino apur bat gehiago besterik ez neurtu arren, paregabeko kokapenean, eta egun eguzkitsuan. Jarraitu irakurtzen

11 egun Jolastokietarako, eta Zilarrarren Itsasargirako dortsala opari

2015-cartel-jolastokieta Hamaika egun geratzen dira Jolastokietako lasterketa hasteko, oporretatik bueltan entrenamenduei berriro ekiteko aitzakirik onena.  Auzoa jaietan aurkituko dugu, beraz lasterketaren ondoren jai-aktibitate ezberdinak aurkituko ditugu. Ez ahaztu izena ematea! Izen-ematearekin batera, Zilarraren Itsasargira Igoerarako dortsala opari.

Nor zen…?

dori Challenge Gipuzkoa osatzen duten hamabi lasterketatik lau, aparteko lau pertsonen oroimenera espreski dedikatuak daude: Herrerakoa Iokin Intxaustiri, Trintxerpekoa Julio Montoyari,  Jolastokietakoa José María Villar-i, eta Faro de la Plata Igoera Juanma Acuñari. Hala ere, irteera-puntuan biltzen diren korrikalarietako asko ez dira inoiz haiekin bildu, eta are gehiago, ez dakite nortzuk ziren, zer egin zuten edo zergatik egiten zaien omenaldia.

Horregatik lau gizon hauen oroimena berreskuratzeko konpromezua hartu dugu, haiei buruzko informazioa bilduz eta argitara emanez. Iokin Intxausti “Pipas”ekin hasi ginen, eta pixkanaka, Julio Montoyarekin jarraitu izan dugu, Trintxerpeko lasterketaren fitxan hari buruzko aipamen labur bat gehituaz. Baina laguntza behar dugu aurrera egiteko: haiei buruzko pasadizo eta bitxikeriak behar ditugu, argazkiak… edozer izango zaigu baliagarri. Challenge Gipuzkoako beteranoei deia egiten diegu, dakitena konta diezaguten, honako edozein bidetatik:

  • Hemen bertan iruzkina idatziaz
  • Facebook bitartez idatziz
  • Twitter bitartez idatziz
  • Posta elektronikoaz hona idatziz: see url info ABILDUA challengegipuzkoa.com

Bildutako guztia lasterketa bakoitzaren fitxan gehituko dugu, haietan parte hartzen duen edonork jakin ahal izan dezan nortzuk izan ziren kartelen buruan agertzen diren pertsona aparteko horiek.

Challenge Gipuzkoak behar zaitu

iwu Irakurtzen duzun bezala, Challenge Gipuzkoak behar zaitu, arrazoi erraz batengatik: zu gabe ez da ezer. Lasterketa herrikoien multzo hau existitzen da eskuzabaltasunez euren denbora lasterketak antolatzera dedikatzen duten pertsona anonimoei esker, kirola eta besteokin jaia konpartitzea maite dutelako. Gainera existitzen dira antolatzaileei inoiz ez zaielako falta bolondresen laguntza lasterketa batek behar bezala funtzionatzeko behar dituen zereginetarako. Baina hau ez da nahikoa, lasterketa apalenek ere kostu ekonomikoa dutelako, izen-ematearen prezioarekin kubritzen ez dena, eta ezin izango litzatekeena asumitu babesle eta laguntzailerik gabe. Noski, honek guztiak ez luke zentzurik izango korrikalaririk gabe.

Lasterketa bat aurrera eramateko beharrezkoa den jende hau guztia zure bizilagunak dira, zure lankideak, autobusean edo okindegian topatzen duzun jendea. Ez dira aparteko jendea, ZU BEZALAKOAK dira. Haiek gabe, zu gabe, Challenge Gipuzkoa ez da existitzen. Jarraitu irakurtzen